Agenda

"Herejeen alaba"ren irakurketa dramatizatua Ander Lipusen eskutik

Xehetasunak
Noiz: azaroak 26, 18:00etan
Non: Donostia, Tabakalera

Ander Lipusek Ander Berrojalbizen Herejeen alaba (Pamiela, 2017) obraren irakurketa dramatizatua egingo du.

"Hitzaldi historikoak berregitea helburu duen Kearen Politikak programaren baitako ekitaldi honetan, zenbait elizgizonen irudimenaren eskutik, XII. mendeko Koloniatik XX. mendeko Durangora garamatzan istorio baten arrastoak jarraituko ditugu. Ander Lipus aktoreak Ander Berrojalbizen Herejeen alaba obra irakurriko du, Pamiela argitaletxeak argitaratu berri duena. Maider López Delgadok (biola) eta Ander Berrojalbizek (arrabita) osatzen duten Khantoria taldearen erdi-aroko musikak girotuko du irakurketa."