Agenda

Literatura emanaldi musikatua Durangoko Andragunean

Xehetasunak
Noiz: azaroak 23, 19:00etan
Non: Durango, Andragunea

Literatura emanaldi musikatua Durangoko Andragunean

Inguruko sortzaile eta musikarien literatura emanaldiarekin emango diote hasiera Andraguneko Euskarazko Irakurle Taldearen ikasturteari.

"Saio irekia izango da. Literaturazale guztiak daude gonbidatuta, gizon zein emakume. Saio berezi honen ondoren, irakurle taldea hilero bilduko da, aurretiaz irakurritako liburua hizpide hartuz. Irakurle taldean parte hartzea doakoa da, hori bai, izena eman behar da, egutegia eta proposatuko liburua jasotzeko."