Agenda

'Mendi-joen balada' ikuskizuna

Xehetasunak
Noiz: urriak 21, 19:00etan
Non: Gasteiz, Oihaneder Euskararen Etxea

'Mendi-joen balada' ikuskizuna

Aingeru Epaltzak eta lagunek Mendi-joen balada ikuskizuna taularatuko dute.

"“Mendi-joen balada” du izena Aingeru Epaltza idazleak prestatutako literatur ikuskizunak. Ekitaldiak ordubeteko iraupena du eta idazlearen azken liburuko ipuinetan dago oinarritua, “Mendi-joak”.

Ikuskizunean, mendizaletasunetik abiatuta, Epaltzak gogoeta egiten du modernitateaz, literaturaz, giza harremanez, sexuaz, bizitzaz eta heriotzaz; ironia eta zorroztasuna lagun. Ondoan, Elena Ronkal du, tarteka “Mendi-joak” liburutik ateratako pasarteak irakurtzen, batzuetan bakarka, bestetan egilearekin batera.

Muntaketaren hirugarren ardatza musika da. Usoa eta Ane Wyssenbach-ek gaur egungo euskal pop-folk estiloko printzak ematen dituzte (Huntza, Izaki gardenak, Libe, Mugaldekoak), Koldo Mirandaren gitarra akustikoak lagunduta, eta betiere ikuskizunaren hari nagusiari loturik."