Agenda

Xabier Mendiguren eta Morau elkarrekin Larrabetzun

Xehetasunak
Noiz: ekainak 14, 19:00etan
Non: Larrabetzu, Anguleri kultur etxea

Xabier Mendiguren eta Morau elkarrekin Larrabetzun

Xabier Mendiguren egilea Andoni Tolosa Morau abeslariarekin arituko da Zu entzuteko gaude (Elkar) liburuari buruz. Ondoren, Morauk Egunsentiak alperrentzat diskoko kantak joko ditu.

Liburuaren sinopsia:

"Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera... Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, ageria geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak, isilpeko erruak."