Agenda

'Zerua berun' ikuskizuna

Xehetasunak
Noiz: urriak 26, 19:00etan
Non: Arbizu, Udaletxean

'Zerua berun' ikuskizuna

Hitzak, musikak eta irudiak bat egingo dute 'Zerua berun' ikuskizunean.

Castillo Suarezek Peru Abarka Album Lehiaketa irabazi zuen 2014an. "Helduendako egiten dudan lehendabiziko albuma izanen da Zerua Berun", halaxe aitortu zigun Hitzen Uberan izan genuen solasaldian. Maite Mutuberriaren ilustrazioek gorpuztu zuten Castillo Suarezen testua. Liburuak oholtzarako bidea hartu du orain. Arbizuko saioan, Castillo Suarez Asier Serranorekin batera arituko da oholtza gainean.

Antolatzailea: Arbizuko Udala.