Agenda

Danele Sarriugarterekin "Azala erre" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: azaroak 28, 19:00etan
Non: Tolosa, Kultur etxea

Danele Sarriugarterekin

Danele Sarriugarterekin Azala erre (Elkar, 2018) nobela mintzagai izango dute. Saioaren gidaria: Yurre Ugarte.

Sinopsia:

Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.