Agenda

Kattalin Minerrekin "Nola heldu naiz honaino" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: abenduak 19, 18:30etan
Non: Lasarte, Ttakunenea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Lasarte-Oria

Kattalin Minerrekin

Kattalin Minerrekin Nola heldu naiz honaino (Elkar, 2017) mintzagai izango dute.

IRAKURRI egileari elkarrizketa Hitzen Uberanen

Sinopsia:

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna…