Agenda

Kattalin Minerren "Nola heldu naiz ni honaino" liburua mintzagai

Xehetasunak
Noiz: otsailak 22, 19:00etan
Non: Donostia, Intxaurrondo kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Donostia (Intxaurrondo)

Kattalin Minerren

Kattalin Minerren Nola heldu naiz ni honaino (Elkar, 2017) nobela mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.

IRAKURRI elkarrizketa Hitzen Uberanen