Agenda

Leslie Feinberg-en "Mari-mutil handi baten bluesa" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urtarrilak 17, 18:45etan
Non: Basauri, Pozokoetxe
Harremanetarako
Irakurle taldea: Basauri

Leslie Feinberg-en

Leslie Feinberg-en Mari-mutil handi baten bluesa (Katakrak, 2018) mintzagai izango dute. Itzultzailea: Fermin Zabaltza.

Sinopsia:

ĢUtzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez nion bezala. Baiezko keinua egin zidan. Ulertu zuen.

Duffy bultzaka joan zen hesiraino, laneko bota goratu, eta hesia ostikoz irauli zuen.

—Goazen —egin zien keinu grebalariei.

Poliziak ustekabean harrapatu genituen trumilka gainditu genituenean. Borrokak izan ziren, baina gutako gehienak polizia furgonetaraino iritsi, eta inguratu genuen. Babespeko etxeetako jendeak zirkulua egin zuen gure inguruan. Furgoneta astindu genuen.

—Aska itzazue! Aska itzazue! Aska itzazue!ģ