Agenda

Luis Garderen "Ehiztariaren isilaldia" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urriak 25, 18:15etan
Non: Arrasate, Kulturate
Harremanetarako
Irakurle taldea: Arrasate

Luis Garderen

Luis Garderen Ehiztariaren isilaldia (Pamiela, 2015) izango dute mintzagai. Saioaren koordinatzailea: Yurre Ugarte.

Irakurri HEMEN Hitzen Uberanen eginiko elkarrizketa.

Sinopsia:

Ezkaba, 1938ko maiatzaren 22a.

Preso matxinatu talde batek Iruņea ondoko San Kristobal Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. Bi iheslari askatasunaren bila dabiltza inguruko haranetan barna.

Donemartie, gaur egun.

Hedapen urriko poemen idazle batek Ezkabako ihesaldiari buruzko nobela bat hastea erabaki du. Bildutako agiriak eta lekukotasunak aztertu bitartean, bere memoriarekin bakarka geratu da. Memoria historikoa bere historiaren memoria bilakatuko da. Norberaren oroimena ere jazarle iruzurgilea delako.