Agenda

Martin Bidaurren "Itzulera" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: martxoak 19, 17:00etan
Non: Igorre, Kultur etxea

Martin Bidaurren

Martin Bidaurren Itzulera (Susa, 2017)  poesia liburuaz solas egingo dute.

Sinopsia:

Haurtzarotik gaztarora egindako bidaia poetiko bat duzu hau: Okzitaniatik Euskal Herrira, hemendik Parisera, eta handik itzulera. Esperientzia intimo baten kontaketa egiten du Martin Bidaurrek bere lehendabiziko liburuan, biltzeko oroitzapenak, bisitatzeko berriz lekuak, ulertzeko iragan nolabait hautsia, nahiz eta jakinaren gainean egon ia dena aldatuta eta ezberdin kausituko duela. Nork bere burua onartzetik datorren identitate bilaketaren hasiera da poemetan ageri duena.