Agenda

Sergei Dovlatoven Filiala mintzagai

Xehetasunak
Noiz: apirilak 27, 20:00etan
Non: Iruñea, Katakrak
Harremanetarako
Irakurle taldea: Iruñea (Katakrak)

Sergei Dovlatoven Filiala mintzagai

Sergei Dovlatoven Filiala (Katakrak, 2017) mintzagai izango dute. Itzultzaileak: Amaia Apalauza, Aroa Uharte.

Sinopsia:

«Orain, imajinatu egoera. Anchorman bat naiz, irratsaio baten gidaria. Laneko bidaia batek ekarri nau hona. Hotel aski duin batean hartu dut ostatu. Nire emaztearen eta seme-alaben falta sumatzen dut. Eta, bat-batean, minutu batean –ez gehiago, ez gutxiago–, absurdokeria-erauntsi hau. Emakume bat, haurdun, nire sofan, maindiretan bildurik. Auskalo nor demontrerena den haurra, gainera. Hortxe dago, eserita, Vankaz miraturik. Hura, berriz, tabernara bidean da, bere emazte ederrarekin. Eta ni, hortz-eskuila bat erosten emakume txundigarri horrentzat. Ezin igarri diot bukaerarik egonezin honi».