Agenda

Xabier Montoiaren "Hitzontziak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: abenduak 11, 20:00etan
Non: Santurtzi, AEK euskaltegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: santurtzi

Xabier Montoiaren

Xabier Montoiaren Hitzontziak (Susa, 2017) nobela mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Langile borroka, sabotajeak, lapurretak, drogak, negozioak, hilketak, adiskidantza, amodio harremanak dira Xabier Montoiaren zortzigarren nobelako adarrak.

Iturri tabernan topo egiten dute aldian behin Oihane filosofo gazteak, Biteri tabernariak, Gloria alargunak eta Goietxe ugazabak. Ez dira laurak elkarren lagunak, baina denok ere iragan bat badugunez, pixkanaka elkarren berri izaten hasiko dira.

“Hildakoak ez dira gutaz sekula ahazten”, horrela mintzo da haietako bat: “lagunik onenak ditugu, hutsik edo traiziorik egingo ez digutenak. Hildakoak ez dira isiltzen, kalaka aritzen zaizkigu”.

Kontakizun durduzagarri honetako protagonistak memoriaren menpe bizi dira neurri handi batean, oinaze lauso batek inguratzen ditu etengabe. Iraganeko mamuek ez diete bakerik ematen, kontu eske etorri izan balitzaizkie bezala. Posible balitz, noizbait akabatu egin behar lituzkete beren hilak.