Agenda

Eider Rodriguezen "Idazleen gorputzak" saiakeraren aurkezpena

Xehetasunak
Noiz: martxoak 18, 11:00etan
Non: Donostia, Pandora taberna (Txofre kalea 2, Gros auzoa)

Eider Rodriguezen

Eider Rodriguezek Lisipe bilduma feministako 6. liburua den Idazleen gorputzak saiakera aurkeztuko du. Argitaletxea: Susa.

Sinopsia:
Eider Rodriguez idazleak, literaturaren inguruko hausnarketa eta kritika ez ezik, emakumeek literaturan duten tokiaren inguruko datuak eta emakume idazleen ahotsak dakartza. Ez da harritzekoa emakumeek literaturan izan duten parte hartzeak beste eremuetan duten parte hartzearekin duen antzekotasuna. Patriarkala den gizarte orotan bezala, literaturatik ere kanporatu dituzte emakumeak. Eta bertan sartu nahi izan dutenean, posizionamendu ezberdinak hartu izan dituzte. Denetariko estrategiak erabili izan dituzte debekatutako eremuak arakatzeko eta eraldatzeko, eta estrategia horiek guztiek emakumeen genealogia osatzen dute, ez bakarrik literaturarekin erlazioan, baizik eta gorputza eta, beraz, bizitza bizitzeko, imajinatzeko, irakurtzeko eta idazteko momentuan.