Agenda

Iņigo Aranbarrirekin "Apirila" nobelaz solasean

Xehetasunak
Noiz: martxoak 15, 18:30etan
Non: Etxebarri, Kultur aretoa
Harremanetarako
Irakurle taldea: Etxebarri

Iņigo Aranbarrirekin

Iņigo Aranbarrirekin Apirila (Susa, 2014) nobelari buruz egingo dute solas.

Liburuaren sinopsia:

Krisia, langabezia, errebolta, errepresioa, hondamena dira Iņigo Aranbarriren laugarren nobelaren ardatzak. Esteban Alberdi protagonistak lana galdu du, aldentzen ari zaio familia, eta durduzatuta dabil. Baina oraindik gehiago okertuko da bere egoera. Gau batean, kankarrean kolpe handia hartuta aurkituko dute kale bazterrean. Eldarnio betean, denboraren putzuan barneratuko da, bi mende eta erdiko jauzian: Azkoitian ikusten du bere burua 1766ko apirilean, gariaren eta artoaren prezioa garestitu dutenean eta herritarrak matxinatu egin direnean.