Agenda

Ione Gorostarzuren "Ez da erditzea" poesia liburuaren aurkezpena

Xehetasunak
Noiz: martxoak 15, 11:00etan
Non: Donostia, Elkar aretoa

Ione Gorostarzuren

Ione Gorostarzuk Ez da erditzea poesia liburua aurkeztuko du Elkar argitaletxearen eskutik.

Sinopsia:

Amatasuna gai zentraltzat hartzen duen poema-bilduma: ama bihurtu aurreko emearen sentipena; haurdun bihurtzeak sortzen dituen larritasunak, pozak eta beldurrak; ama bilakatzearen sentimendu kontraesankorrak, maitasun eta ukazioen koktelaz; norbere amarekiko alaba izateak dakartzan buruhausteak…

Gorputzaren presentzia eta sentsazioak oso nabarmenak diren 61 poema, erritmoz beteak, ama izan zein ez izan, esperientzia horren aberastasun ñabar guztia indarrez transmititzen dutenak eta enpatia pizten dutenak.