Agenda

"Itzal zaunka" kontzertu irudikatua

Xehetasunak
Noiz: apirilak 21, 22:00etan
Non: Zarautz, Modelo aretoa

Itzal zaunka liburuan oinarritutako kontzertu irudikatua eskainiko du Jexuxmai eta Noizbehinka bandak, hainbat kolaboratzailerekin.

Udazkenean aurkeztu zuten Jexuxmai Lopetegik, Harkaitz Canok eta Antton Olariagak Itzal Zaunka disko-liburua. Lehenbizikoak jarri ditu musika, bigarrengoak hitzak eta hirugarrengoak marrazkiak. Sarrerak salgai Sanz Enea kultur etxean, 6 euroan.