Agenda

Juan Luis Zabalarekin solasaldia, Karmele Jaiok gidatuta

Xehetasunak
Noiz: azaroak 15, 19:00etan
Non: Gasteiz, Aldabeko kultur etxean

Juan Luis Zabalarekin solasaldia, Karmele Jaiok gidatuta

Juan Luis Zabalarekin solasaldia egingo dute "Idazleekin solasean" programaren barruan, Karmele Jaiok gidatuta.

Karmele Jaio idazle gasteiztarra arituko da aurkezle eta dinamizatzaile. Literatura, euskara eta hirurok jarri dio izenburua Juan Luis Zabalak solasaldiari eta, bertan, gaztarotik gaur arte literaturarekin eta euskararekin izan dituen harremanen berri eman ondoren, bere esperientzia pertsonaletik abiatuta, euskal literaturaren gaur egungo egoeraz gogoeta egingo du.