Agenda

Juanra Madariagaren "eSPedizioa" liburua mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 24, 18:30etan
Non: Oņati, Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Oņati

Juanra Madariagaren

Juanra Madariagaren eSPedizioa: mendi ororen pisua (Txalaparta, 2015) liburuaz ariko dira.

Sinopsia:

Gailurrarekin amets egiten du mendira doanak eta, hala, bada, guk amets egiten dugu: George Mallory ingelesak Virginia Woolfen Bidaiaren amaiera liburua eraman zuela Everestera 1924ko espedizioan; Fritz Luchsinger alemanak Rainer Maria Rilkeren Duiniar elegiak zeramala 1983an Shisha Pangman hil zenean; Stuart Alexander Lowek James M. Caanen Postariak bi aldiz deitzen du beti zeukala aldean elur-jausi batek irentsi zuenean.

Juanra Madariagak Unai Elorriagaren SPrako tranbia handietan txikiena den Shisha Pangmara eraman bazuen eraman zuen. Hortaz, liburu horretako protagonista, Lucas, bidaide izan zuen; harekin konpartitu zituen espedizioko beldurrak, maldan gorako literaturaren plazera, lilura baten merkantilizazioagatiko kezka, naturaren basak eta bakardadeak sortzen duten poesia eta, finean, gailurrera bidean egindako barne bidaia.

Irakurri HEMEN elkarrizketa