Agenda

Mayi Peloti omenaldia Baionan

Xehetasunak
Noiz: martxoak 16, 17:00etan
Non: Baiona, Zizpa gaztetxea

Mayi Peloti omenaldia Baionan

Mayi Pelot idazle zena omenduko du Sareinak elkarteak, bere 12, urteurrenean. Egun horretan bertan, Maiatz argitaletxeak bere olerki, ipuin eta eleberri bilduma osoaren argitalpena aurkeztuko du.

Omenaldiak hiru zati izango ditu:

Lehenik, mahai-ingurua izango da: Josune Muņozek Mayi Pelot aurkeztuko du, jarraian Itxaro Bordak Pelotek lanak argitaratu zitueneko garaiaz hitz egingo du (1980ko hamarkadako Baiona eta Miarritze ingurunea) eta Peloten inguruko oroitzapenak partekatuko ditu hara gerturatutakoekin. Arrate Hidalgo zientzia-fikzio feministaz arituko da Peloten lana mundu mailan kokatzeko aukera emanez.

Bigarrenik, irakurketa dramatikoa egingo dute Xerezaderen artxiboko lagunek Peloten testu bat aukeratuz.

Hirugarrenik, Maiatzek argitaratu duen azken liburua aurkeztuko da, hain zuzen, Mayi Peloten lan guztien bildumaren berrargitalpena.

Azkenik, literatura eta feminismoa uztartzen dituen Sareinak taldearen eskutik mokadutxoa izango da berriketarako tartea egon dadin. Sareinak taldeak 12. urteurrena ospatuko du.