Agenda

Svetlana Aleksievitxen "Gerrak ez du emakume aurpegirik" liburua mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urriak 20, 19:30etan
Non: Ea, Eskolondo
Harremanetarako
Irakurle taldea: Ea

Svetlana Aleksievitxen

Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik (Elkar, 2017) liburua mintzagai izango dute. Liburu hau Zaitegi Saria jaso ostean plazaratu da. Itzultzailea: Iker Sancho. Saioaren gidaria: Iņigo Aranbarri.

Sinopsia:

Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiarraren liburu goraipatuena dugu hau: II. Mundu Gerran borrokan ibilitako emakumeen testigantzak biltzen ditu bertan, normalean historia-liburuetan inoiz jaso ez diren istorioak, kazetari-sen zorrotz eta xehetasunetarako sentiberatasun apartaz. Fikziotik aparte, baina literaturaren tresnak erabiliz. Erreportajearen generoari eman zaion lehenengo Nobel saria, Jokin Zaitegi bekari esker euskaratu du Iker Sanchok, errusieratik.