Agenda

Unai Elorriagak "Iazko hezurrak" nobela berria aurkeztuko du

Xehetasunak
Noiz: azaroak 28, 11:00etan
Non: Donostia, Udal Liburutegiko Sotoa

Unai Elorriagak

Unai Elorriagak Iazko hezurrak nobela berria aurkeztuko du Susa argitaletxearen eskutik.

Nobelako protagonista, Irene Arrias, kezkaz eta obsesioz bizi da: erasoa, tortura, hilketa, bortxa, atentatua, jazarpena, sarraskia, exekuzioa, krimena, gerra hurbil sentitzen ditu bere inguruan. Joera du indarkeriari erreparatzeko, eta arakatu ere egiten du liburuetan, egunkarietan, interneten, baladetan, sehaska kantetan.