Agenda

Antxiñe Mendizabal eta Iraia Okinaren "Emakume burugabea" liburuaren aurkezpena

Xehetasunak
Noiz: apirilak 17, 11:30etan
Non: Donostia, Udal Liburutegiko Sotoa

Antxiñe Mendizabal eta Iraia Okinaren

Antxiñe Mendizabal idazleak eta Iraia Okina ilustratzaileak Emakume burugabea liburua aurkeztuko dute Elkar argitaletxearen eskutik.

IKUS booktrailera.

Sinopsia:

Hitzez eta irudiz eraikitako poema ilustratu hau askatasun eta maitasun kantu bat da, eta aldi berean biziberritze baten metafora. Ipuin batean bezala kontatzen du bere gorputzetik arroztua izan den emakume baten ausardia, amildegiaren ertzeraino joanda, bere buruaz erditu eta bizialdi berri batera jaiotzeko. Izan ere, emakumeak bere buruaz gabetu beharko du, gorputzean bizitzen hasteko… etxera itzultzeko.