Agenda

Asier Amezagaren "Inor ez delako profeta bere mendean, Gabriel Aresti egunean" liburuaren aurkezpena

Xehetasunak
Noiz: urriak 23, 12:00etan
Non: Donostia, Udal liburutegiko Mandas Dukearen aretoa

Asier Amezagaren

Asier Amezagak Inor ez delako profeta bere mendean, Gabriel Aresti egunean saiakera aurkeztuko du Erein argitaletxearen eskutik.

Sinopsia:

Gabriel Aresti behin eta berriro azaleratzen den poeta dugu. Bere izenaren eta poemen errepika eta errepliken gaineko hausnarketa plazaratzen du saiakera honek. Denboran atzera eta aurrera eginez, hainbat gertakizunen arteko mapa zabaltzen du. Horretarako, Arantzazuko Batzarra, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena, Euskaldunon Egunkariaren itxiera, Guggenheim Museoa edota Bilboko Aste Nagusia bezalako uneak eta guneak ditu hizpide.

Zer esan diezagukete etengabeko itzuleran bizi diren poetikek egungo euskal gizarteari buruz? Zer bitartekaritzek osatzen dute Aresti eta bere garaiarekiko irakurketa beti biziak? Iraganarekiko errepika traumatikotik haratago, afektu berriak katalizatzeko, bide berriak urratzeko, balio ote diezaguke Arestiren poetikak?