Agenda

Eider Rodriguezen "Bihotz handiegia" ipuin liburu berriaren aurkezpena

Xehetasunak
Noiz: azaroak 16, 11:00etan
Non: Donostia, Udal Liburutegiko Sotoa

Eider Rodriguezen

Eider Rodriguezek Bihotz handiegia ipuin liburu berria aurkeztuko du Susa argitaletzearen eskutik.

Sinopsia:

Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.

Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei aurre egiten beti.