Agenda

"Ekialde hurbila. Muinak eta ertzak" saiakeraren aurkezpena

Xehetasunak
Noiz: azaroak 15, 12:00etan
Non: Donostia, Elkar aretoa

Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuzak Ekialde hurbila. Muinak eta ertzak saiakera aurkeztuko dute Berria, Elkar eta Jakinen eskutik.

Sinopsia:

2011n, itxaropena lehertu egin zen herrialde arabiarretan, askatasun politikoaren eta justizia sozialaren izenean, plazaz plaza zabaldu zen iraultza, mugak zeharkatuz. Baina indarkeriak demokraziak baino azkarrago egin du aurrera. Udaberri Arabiarrak eremu antzu bihurtu dira.

Zein da herrialde horien gaur egungo argazkia? Zein testuingurutan piztu ziren iraultzak? Zer gertatu zen aldi berean eta eremu berean bata bestearen ondoren kateatzeko? Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburua galdera horiei erantzutera dator, eta, bide batez, eremu zabal bezain liluragarri eta konplexu horretan dagoen egoerari erreparatzera, gatazken muinak eta ertzak azaltzera, geopolitikoak eta geografikoak.