Agenda

"Eztena-liburuak" antzerki liburu bilduma aurkezteko jaialdia

Xehetasunak
Noiz: urriak 27, 19:00etan
Non: Errenteria/Orereta, Mikelazulo kultur elkartea

"Eztena-liburuak" antzerki liburu bilduma aurkezteko jaialdia antolatu dute:

-Hiru antzerki pieza labur (liburuetako egile batzuek egindako lan berrien aurrerapenak). Parte hartzaileak: J. B. Pedradas, Ainhoa Alberdi & Alvaro Ledesma, Espe Lopez & Txubio Jauregi.

-Solasaldia liburuen egileekin.

-Zizka-mizka.

Hauek dira aurkeztuko diren liburua, hiru euskaraz eta hiru gazteleraz:

-Zapatak, Joxemari Carrereren testua, Ainhoa Alberdi antzezlaneko aktorearen eta Ainara Gurrutxaga zuzendariaren hitzostea.

-Aitaren larrua, Tripak kolektiboarena.

-Ametsen faktoria, Jose Martin Urrutia “Txotxe”rena.

-Ella y él: Ficciones, Legaleon-T.rena.

-Tres Pedradas, Javier Barandiaranena. J.B. Pedradas izen artistikoarekin sortutako trilogiako hiru gidoiak.

-Abandónate mucho, Las XLena.

Ikus bildumari buruzkoak Hitzen Uberanen:

Eztena-liburuak proiektuari buruz

Aitaren larruari buruz