Agenda

Iñaki Irazuren "Errukiaren saria" poesia liburuaren aurkezpena

Xehetasunak
Noiz: apirilak 17, 12:00etan
Non: Donostia, Udal Liburutegiko Sotoa

Iñaki Irazuren

Iñaki Irazuk Errukiaren saria poesia liburua aurkeztuko du Erein argitaletxearen eskutik.

Sinopsia:

Estatuko funtzionarioek lanerako duten  bulego bat. Lan egin edo ikasi ondoren herrira ekartzen zaituen autobusa. Agure-atsoak arratsean jarrita egoten diren kaleko petrila… Eguneroko bizimodua egiten dugun leku horietan, denon baitakoak diren leku horietan, garatzen dira kontakizun hauek, poema narratiboak, kronikak.

Aldian behin, ordea, bulego horretako mutil gaztea, harrizko petrileko atso hori,  autobuseko asentuan doan etxekoandrea, bat-batean, tupustean, beraren minera etortzen da, barruko zauria zabaldu egiten zaio: orduan, min horrek eraginda, boz bat askatzen du isiltasuna urratuz. Urratuz, bai, ezen boz horiek arrakalak dira, eten bat ohiko elekan. Eta boz horiek, ukabil itxi airera bihurtuaren eran harro, xuxurla isilean edo ahora jaio gabe bular barruan itoa izan, gauza bera bilatzen dute: jasoak izatea, entzunak izatea, justizia baten aitorpena, kontsolamena, errukia.

Gazte hori, atso hori, etxekoandre hori… gu denok gara, eta haien bozak aditzean jabetzen gara geure burua ari garela aditzen, guri ere badagozkigula.