Agenda

"Zanbuia!" liburua eta filma aurkeztuko ditu Booktegik

Xehetasunak
Noiz: ekainak 27, 20:00etan
Non: Errenteria/Orereta, Mikelazulo kultur elkartea

Metrokoadroka kolektiboaren Zanbuia! antzezlanean oinarritutako liburua aurkeztuko du Booktegik. Horretarako ekitaldi berezia antolatu dute: batetik, Booktegi proiektuak berak ekoiztutako Zanbuia!-ri buruzko film laburra proiektatuko dute, zeinean antzezlanaren sortze prozesua azaltzen den; bestetik, Metrokoadroka taldeko kideekin solasaldia egingo dute.

Liburu hau Eako Poesia Egunak omentzeko xedez ere plazaratu dute.

Liburuaren egilea: Metrokoadroka kolektiboa eta Eako Poesia Egunak.

Hitzaurrea: Txakur Gorria kolektiboa.

Argazkiak: Ikor Kotx.

Film labura eta liburuaren edizioa: Booktegi.