Aingura hegodunak

Katixa Dolhare-Zaldunbideren liburu gomendioa

Boubacar Boris Diop-en Murambi, le livre des ossements liburua hautatu du

Asteazkena, 2014-11-19

Azterketa literarioak argitaratuak zituen aurretik, baina Biribilgune (Elkar) izan da plazaratu duen lehen nobela. Itxaro Bordaren obra mirestu ez ezik, aztertu ere egin du, literatura konparatuaren bidez. Berrian  irakurri daitezke Katixa Dolhare-Zaldunbideren iruzkinak, Kultura saileko Hirudia atalean.  "Rwandan, 1994an gertatu Tutsien genozidio ikaragarriaz" mintzo den liburu bat proposatu digu. "Genozidio horren oroitzarre gisa du preseski Zulma argitaletxeak 2011n lehen aldikotz plazaratu Boubacar Boris Diop senegaldarraren Murambi, le livre des ossements eleberria bir-argitaratu".

Xabier Etxaniz Rojoren liburu gomendioa

Las bellas extranjeras liburua proposatu digu

Asteazkena, 2014-11-05

Bere literatur ibilbidean ipuingintza da gehien jorratu duen generoa. Lau ipuin bilduma argitaratu ditu: Begiak itxi eta kitto (Elkar), Hamar manamenduak (Erein), Nork bere ozeanoa (Erein),   Txatartegirako ipuinak (Erein, 2010) eta Sirena hotsak (Erein, 2013). Ipuingintzaz gain, beste genero batzuk ere jorratu ditu. Mircea Cartarescu idazle errumaniarrak idatzitako Las Bellas Extranjeras liburua proposatu digu.

Garazi Ugalde Pikabea eta Gorka Salces Alcalderen poemak

Asteazkena, 2014-10-29

Pasaia Hiria-Xabier Portugal poesia lehiaketako azken sarituen lanak eman ditu argitara Bermingham argitaletxeak: Garazi Ugalde Pikabearen Korapiloak lokarrietan, eta Gorka Salces Alcalderen Haize takikardikoa. Lan bakoitzaren hasierari luzatu diogu begirada. (Argazkia: DVtik).

Garazi Arrularen liburu gomendioa

Sofi Oksanen-en Garbiketa liburua proposatu digu

Asteazkena, 2014-10-22

Tafallan sortu zen Garazi Arrula Ruiz, 1987an. Atzerriko hizkuntzako irakasle-ikasketak egin zituen, Itzulpengintza eta interpretazioa lizentzia gero eta, azkenik, Hizkuntzalaritza masterra. Besteak beste, Anaďs Ninen Venusen delta (Txalaparta, 2013) ipuin-liburua eta F.Scott Fitzgeralden Plazeraren gau ilunekoak antologia (Elkar, 2014) euskaratu ditu, azken hau Ińigo Roquerekin lankidetzan. Berria egunkarian kolaboratu izan du eta Elearazi blogeko sortzaileetako bat da. Liburu gomendio baten bila jo dugu Garazi Arrularengana eta hauxe da proposatu digun liburua: Sofi Oksanen-en Garbiketa (Erein-Alberdania, Batera saila).

Leire Bilbaoren liburu gomendioa

Mario Montalbetti idazle peruarraren antologia poetikoa

Asteazkena, 2014-10-08

Poema liburuak, haurrentzako kontakizunak, album ilustratuak... Askotarikoak dira Leire Bilbaok, bakarka edo beste batzuekin elkarlanean, plazaratu dituen lanak. Liburu gomendio eske hurbildu garenean baina, poesia izan da hautatu duen generoa. Mario Montalbetti idazle peruarraren antologia bat proposatu digu. "Sarritan, hizkuntza bera hartzen du gaitzat", Leire Bilbaoren iruzkinean irakurriko duzue. "Galerak dira bere beste obsesioa. Espero ez denetik aurkitu daiteke liburu honetan. Poesiaz gozatu nahi duen ororentzat gomendagarria".