Aingura hegodunak

Unai Baztarrikaren liburu gomendioa

Joxean Agirreren Adiskide bat nuen (Elkar, 2013) hautatu du

Asteazkena, 2014-09-24

Blas de Otero-Bilbo Uria Nazioarteko VI. Poesia Lehiaketa irabazi zuen iaz. Sariketara aurkeztu zituen poemekin osatu du bere lehen liburua: Ezinbestean (Erein, 2014). "Inoiz irmo izandako sentipen eta ideien dekadentziaz hitz egiten dut", hala aitortu zigun Hitzen Uberan izan genuen solasaldian. Orain, gure enkarguari erantzunez, liburu gomendio batekin dator gure artera. Liburu bat proposatzeko eskatu eta Joxean Agirreren azken nobela hautatu du: Adiskide bat nuen (Elkar, 2013). Unai Baztarrikaren iritziz, "erabiltzen duen ironia finak harilkatzen du nobelaren mamia eta protagonista-narratzailearen izaera anbiguoari forma ematen dio bide batez".

Iņigo Roque Eguzkitzaren liburu gomendioa

Pier Paolo Pasoliniren Le ceneri di Gramsci (1957) proposatu digu

Asteazkena, 2014-09-10

Itzultzaile gisa nabarmendu da azkenaldian. 2012an, Fernando Pessoaren Poemak pluralean antologia modukoa argitaratu zuen Denonartean etxearekin. Geroztik, Antonio Lobo Antunesen Gauzen ordena naturala (Literatura Unibertsala), F. Scott Fitzgeralden Plazeraren gau ilunekoak (Elkar) ipuin-antologia (Garazi Arrularekin batera) eta Iolanda Zuņigaren Post-it bizitzak (Pasazaite) liburuak ekarri ditu euskarara. Honakoan, gomendio eske jo dugu Iņigorengana. eta Pier Paolo Pasoliniren lan hau aukeratu du: Le ceneri di Gramsci (1957). "Aberri teluriko bat marrazten digu, oso lurtarra, gorespenik gabea, izerdiz eta bulko sentsualez ttittatua".

Hasier Rekondoren liburu gomendioa

Juan Carlos Onettiren Dejemos hablar al viento (1979) hautatu du

Asteazkena, 2014-06-25

Aurretik izan da Hitzen Uberan, bere sormen lanak partekatzen. Besteak beste, Hasier Rekondoren hiru poema irakurri ditzakezue Aingura hegodunak atalean. Honakoan, liburu gomendio eske jo dugu Hasierrengana. Kazetari lanetan ibilia, yoga klaseak ematen ditu eta itzultzaile lanetan dihardu. Gustuko liburu bat aholkatzeko eskatu diogu eta Juan Carlos Onettiren Dejemos hablar al tiempo (1979) hautatu du.

Arrate Mardarasen liburu gomendioa

Emilia Pardo Bazán-en Insolación (1889) liburua hautatu du

Asteazkena, 2014-06-11

Sei ipuin topatuko dituzue Arrate Mardarasen Pendrive (Susa) liburuan. Sei ipuin amodiozko. Baina pendrive honek bestelako idatziak ere jasotzen ditu bere baitan. Eta Arrate Mardarasek denak ipini nahi izan ditu agerian. Ez dakigu non ote zuen iruzkin hau gordea. Beste pendrive batean akaso? Guregana iritsi da behintzat, eta jaso bezala eman dugu hemen argitara: Arrate Mardarasen gomendio literarioa. XIX. mendeko nobela bat, hain juxtu.

Txani Rodriguezen liburu gomendioa

Iņaki Uriarteren Diarios (1999-2003) liburua proposatu digu

Asteazkena, 2014-05-28

Kazetari, gidoilari eta idazle da Txani Rodriguez. Gazteleraz ipuin bilduma bat, El corazón de los aviones (2006), eta bi nobela argitaratu ditu: Lo que será de nosotros (2008) eta Agosto (2013). La carrera del sol izeneko komikiaren egilea ere bada. Iaz, euskarazko lehen sormen lana plazaratu zuen: Artzaina izan nahi dut, eta zer? (Elkar) izenekoa, Jokin Mitxelena ilustratzailearekin batera egina. Liburu gomendio eske jo dugu beregana eta Iņaki Uriarteren Diarios (1999-2003)liburua proposatu digu, Pepitas de Calabaza argitaletxeak 2011n plazaratua.

Maiatz 58, eta bi poema

Asteazkena, 2014-05-21

Maiatz aldizkariaren 58. alea zabaldu berri dute, 2014ko udaberriari dagokion zenbakia. Ohiko moduan, askotarikoak dira orriotako ahotsak eta generoak. Ale berri honetan pisu nabarmena du 1914ko gerrak, aldizkariaren hasierako orrietan. Maiatzek eskaini ohi dituen harribitxien artean, aipatzekoa da Jakes Lafitteren Euskaldunak Araban pastorala osorik irakurtzeko aukera. Guk Irati Murua eta Ekhiņe Egiguren Azkuneren berbak gerturatu nahi izan dizkizuegu lagin gisa.