Amuak

Francoren bilobari gutuna, sarean

Osteguna, 2017-06-29

Antzezlanaren bira oparoa amaitu berritan, sarean zabaldu dute Francoren bilobari gutuna obra, "antzezlanak bere bidea jarrai dezan".

Errealitatea gainera etorri zitzaion idazlea

Asteazkena, 2017-06-28

Takiji Kobayashi idazlearen bi lan euskarara ekarriz, halaxe ekin dio Katakrak argitaletxeak narratiba ildoari: Nagusia kanpoan bizi da eta 1928ko martxoaren 15a itzuli ditu Hiromi Yoshidak, eta liburu bakarrean bildu dituzte biak. (Irudia: Katakrak)

Banda historikoaren omenez

Asteartea, 2017-06-27

Pott bandari buruzko liburu bat argitaratu du Sorzain argitaletxeak: Pott Banda, Ekilibrista bihotza (1977-1980). Jon Kortazarrek apailatu du edizioa, eta garaiko eta beranduagoko idazleek hartu dute parte bertan.

Igartza Beka Saria, azken txanpan

Astelehena, 2017-06-26

Beasaingo Udalak, Elkar argitaletxeak eta CAF enpresak elkarrekin antolatzen duten literatur beka da Igartza. Ekainaren 30ean amaituko da lanak aurkezteko epea. Kontuan hartzekoa: 35 urtetik beherakoentzako beka da. Saritua den idazleak 6.000 euroko dirulaguntza jasoko du. Ekaitz Goienetxearen sormen lana saritu zuten iazko edizioan.