Amuak

Begirada morea komikiei

Astelehena, 2017-05-22

Emakumeek egindako komikiak eta komiki feministak aztergai, erakusketa zabalduko dute gaur Donostiako Komikigunean: Begiradak komikietan. Gaurtik hasi eta ekainaren 16ra arte egongo da ikusgai. Gainera, etzi, hilak 24, bisita gidatua ere eskainiko dute. (Irudia: Alison Bechdel)

Baztango lurrean, Baztan baitan

Ostirala, 2017-05-19

Ernesto Prat Urzainkiren liburu berriak nobela beltzaren osagai guztiak ditu. Telleria eta gero, zer? (Elkar) Baztanen kokatzen da eta Lekarozko Aroztegiaren inguruan sortu den gatazkaren oihartzuna dakar.

Maiatzen solasaldiak, hogeita hamahirugarrenez

Osteguna, 2017-05-18

Hiru hamarkada pasaz antolatu dituzte solasaldiak Maiatz argitaletxeko kideek, urtero urtero; aurtengoan, hiru egunetarako egitaraua prestatu dute, bi hiritan, Baionan eta Iruñean. Atzo hasi ziren, eta bihar eta datorren astean ere izango dute hitzordurik.