Amuak

Azokaren uberan: prismatikoak, lupak, teleskopioak

Astelehena, 2016-11-28

Aste honetan emango zaio hasiera Durangoko Azokaren 51 edizioari: tituluak, titularrak, argaziak pilatuko zaizkigu bata bestearen atzetik, zurrumurruak eta gogoetak, solasaldi poteoak, saretze publiko zein pribatuak. Olde ororen gisa, Durangokoak ere tsunamitzen du sarri zalea. Hitzen Uberanen, gure apalean, Azokari beste begirada bat luzatzen saiatuko gara.

Kalean da Hegats 54

Ostirala, 2016-11-25

Asteartean aurkeztu zuen Euskal Idazleen Elkarteak bere urteroko aldizkaria, Hegats. Iaz, hori berritzeko apustua egin zuten, eta Lander Garro aritu zen zuzendari. Urtero lan-taldea aldatzeko apustua ere egin zuen Elkarteak, eta aurten Alaine Agirre jardun da koordinatzaile lanetan. Erreportajeak, elkarrizketak, mahai-inguruak eta liburuei buruzko iruzkinak bildu dituzte bertan. Datorren astean argitaratuko dugu Hegatsi buruzko erreportaje zabala.

Tene Mujika bekara proiektuak aurkezteko azken egunak

Osteguna, 2016-11-24

Debako Udalak Tene Mujika bekarako oinarriak eman berri ditu argitara. XI. edizioa da aurtengoa eta, aurreko urtetan bezalaxe, Udalak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatu du Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaldu eta euskal literatura aberasteko helburua duen ekimen hau. Abenduaren 11an amaituko da proiektuak bidaltzeko epea.

"Irakurle baten liburua da hau"

Iban Zalduak (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) plazaratu du

Asteazkena, 2016-11-23

Elkar argitaletxeak Eztabaida sailean plazaratu du Iban Zalduaren liburu berria: (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra). Saio moduko idatziak, dekalogoak, manifestuak… Azken urteotan (euskal) literaturaz egin dituen hausnarketen bilduma bat.

"Kontakizuna da inportanteena nobela honetan"

Asteartea, 2016-11-22

Egiazko pertsonaiek eta gertakariek osatzen dute Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa) nobelaren kontakizuna. Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren bizipenen kronika nobelatua idatzi du Kirmen Uribek, XX. mendeko gertaera historiko askoren erakusgarri dena. “Ez da historia liburua bat, ezta biografia bat ere". Ondarroako idazlearen esanetan, "kontakizuna da inportanteena nobela honetan".