Amuak

"Urrun"

Astelehena, 2017-06-05

Azken zakatzak (Susa) liburuan aurkituko duzue 'Urrun' izeneko poema. Martxel Mariskalek berak errezitatu zuen liburuaren aurkezpen ekitaldian. Bideo irudiz jaso genuen.

Urrun

ez zaitez ibili zure buruko animalien gainetik

ez ezazu hain arinki ireki zure bularreko kremailera

ez orakulua kontsultatu koma egoeran bizi zarenean

ez moztu zure belardia beste inoren segaz

ez eraman berro-zopa eztarrira beroegi dagoela

ez trukatu erradiografiarik txarolezko historiagileekin

ez ordularirik ebatsi denboraren joanari

eta laga gogoeta askeen fluxuari

eraman zaitzan

urrun

 

Martxel Mariskal.


Itsasoa eta oinazea 

Martxel Mariskalen Azken zakatzak (Susa) poema liburuan bi gai horiek nabarmentzen dira. “Itsasoa izan da nire eskola eta oinazearen bitartez ari naiz pertsona bezala doktoregoa egiten. Horren lekuko da liburutxo hau”, halaxe aitortu zuen liburuaren aurkezpen ekitaldian.

Liburuaren aurkezpen ekitaldian esandakoak bideo-kronika moduko batean jaso genituen: Arpoilariaren gogoetak.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)