Albisteak

Bertako Fest: Baratzatik gertuko arte eszenikoen jaialdia

Osteguna, 2017-03-23

Baratza aretoak (Gasteiz) arte eszenikoen jaialdia antolatu du asteburu honetarako. Areto horren inguruan lanean dabiltzan artisten lanak erakutsiko dituzte Bertako Festen; tartean, euskarazko bi antzezlan estreinatuko dira, bihar eta etzidamu. Horien berri bildu dugu albiste honetan.

Isturitzetik Etiopian Barrena emanaldia estreinatuko dute bihar

Asteazkena, 2017-03-22

Gazte Sortzaileak Beka eskuratu zuen Beņat Goitiak, eta horri esker sortu du Isturitzetik Etiopian Barrena ikuskizuna, uztartuz musika, literatura eta zinema. Bidelagun izan ditu Adrian Puck eta Aitor Zarzuelo. Bihar estreinatuko dute ikuskizuna, Gasteizen, Oihaneder euskararen etxean. (Argazkia: emanaldian erakutsiko duten film laburreko irudi bat).