Albisteak

'Zikoinaren hegaldia' Hendaian pausatuko da

Patxi Zubizarretak eman dizkigu errezitaldiaren xehetasunak

Asteazkena, 2016-09-28

Zikoinaren hegaldia errezitaldi musikatuak Laranja bat zaborretan (Elkar, 2015) liburua du abiapuntu. Larunbat honetan Hendaian arituko dira Patxi Zubizarreta idazlea eta Pello Ramirez txelojolea.

Aritz Gorrotxategi: "Oso ipuin sozialak dira"

Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria jaso berri du

Asteartea, 2016-09-27

Krisi ekonomikoa, langabezia, ustelkeria, kontzientzia arazoak, giza-harremanen krisia, denboraren herdoila edota belaunaldien arteko etena... Kutsu horretako ipuinekin irabazi du Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria. "Kontraesana dirudien arren, ipuinak 'pesimismo irribarretsu' halako batez blaituak daude", Aritz Gorrotxategik aditzera eman digunez. Abenduan emango dituzte ipuinok argitara.

Iņigo Astiz, Eric Dicharry eta Ixiar Rozas Hitzen Uberanen eskutik

Astelehena, 2016-09-26

Hiru idazleek “Hau ez da poeta bat (edo bai)” izeneko emanaldian parte hartuko dute. Emanaldiaren titulua Hitzen Uberaneko kideok proposatu diegu probokazio modura, eta erronkari erantzunez bakoitzak errezitaldi moduko pieza labur bat sortu du. Ekitaldi hau Hitzen Uberanek martxan daramazkin sei urteetan bidelagun izandako bidelagunei, kolaboratzaileei eta irakurleei esker ona adierazteko baliatu nahi dugu. Emanaldiaren ostean zizka-mizka egongo da, solasaldien lagun. Urriaren 6an 19:30ean Donostiako Kaxilda liburu-dendan.

Concetta Probanzaren lanak ikusgai Ilustratzaileen Txokoan

Abenduaren 11ra arte ikus daiteke erakusketa Aieteko Kultur Etxean, Donostian

Ostirala, 2016-09-23

2012ko urrian antolatu zuten estreinakoz Donostia Kulturak eta Galtzagorri Elkarteak egitasmo hau: Ilustratzaileen Txokoa. Helburua: ilustratzaileen lana aintzat hartzea etagizarteratzea. Orduz geroztik, hainbat ilustratzaileren lanak egon dira bertan ikusgai, besteak beste, Elena Odriozolarenak, Maite Gurrutxagarenak eta Iban Barrenetxearenak. Concetta Probanzaren txanda da orain.