Albisteak

Irakurrieran: denboraldi osoko irratsaioak entzungai

Ostirala, 2018-07-20

Leire Palaciosek eta Gotzon Barandiaranek gidatzen dute Irakurrieran irrasaioa, Euskal Idazleen Elkartearen ekimenez Bizkaia Irratian. Urtero elkarrizketa bilduma oparoa eskaintzen digute, azken nobedadeen ildotik. Jarraian entzun ditzakezue 2017-18 denboraldiak eman dituen saio guztiak. (Argazkian azken irratsaioetako bat, Sonia Gonzalez eta Leire Palacios).

Hiru lehiaketa aukeran, irailaren 2a bitarte

Astelehena, 2018-07-16

Arabako Foru Aldundiak literatur arloko hiru lehiaketa ditu martxan. Edizio askoren ondorioz, dagoeneko oso sustraituak dauden hiru deialdi dira. Ignacio Aldecoa izena daraman lehiaketak ipuinak saritzen ditu. Ernestina de Champourcin lehiaketak, poesia lanak. Eta Becerro de Bengoa delakoak, aldiz, saiakera idatziak. Hiru lehiaketa hauetan modalitate bi daude aukeran; euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Eta hiru lehiaketetan epea berbera da: lanak aurkezteko azken eguna irailaren 2a izango da.

Euskal komikiaren sorlekuan barrena

Osteguna, 2018-07-12

Euskal komikiaren sustraiak Donostian daude. Lehen argitalpenak bertan sortu edota inprimatu ziren. Tokien eta hastapeneko lehen argitalpen horien berri emateko asmoz, ibilbide bat antolatu dute larunbat honetarako. Komikigunetik abiatuko dira eguerdiko 12:00etan.

Sortzaileentzako DA!

Asteazkena, 2018-07-11

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak Sormen Beka DA! izeneko deialdia iragarri dute. Ekimen honek bi helburu nagusi ditu: euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztea. Epaimahaiak hautaturiko egitasmoak 15.000 euro jasoko ditu.