Albisteak

Kulturaz Antzerki Sormen Egoitzak proiektuko deialdia zabalik

Asteazkena, 2019-03-13

Bosgarren urtez jarrain, Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatibak, Antzerki Sormen Egoitzen programa jarri du abian. Euskal antzerki sorkuntza sustatu eta sortze bidean diren proiektu eszeniko berrien bidelagun izaten jarraitzea dute xede. Martxoaren 21a bitarte aurkez daitezke proiektuak, eta 27an bertan emango da talde aukeratuen berri.

Bertsolaritza, kontrako eztarritik kontatua

Asteazkena, 2019-03-13

Hamabost emakume bertsolariren testigantzak bildu ditu Uxue Alberdik, eta horiekin osatu du Kontrako eztarritik saiakera. Lisipe bildumaren barruan argitaratu du, Susa argitaletxearen eskutik. Pasa den astean aurkeztu zuten lana, Donostian. Bertan izan ziren Alberdi bera, Jule Goikoetxea bildumaren editorea eta liburuan parte hartu duten bertsolari batzuk.

Mayi Pelot idazlea omenduko dute Baionan, hilaren 16an

Osteguna, 2019-03-07

Hurrengo astean, hilaren 16an, Mayi Pelot zena omenduko dute Baionan. Pelot izan zen euskaraz ipuin futuristak idatzi zituen aitzindarietako bat, eta omenaldia antolatu dute Sareinak taldeak, Maiatz elkarteak eta Baionako Zizpa gaztexeak. Hantxe egingo dute ekitaldia, Zizpan bertan, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Disoluzio agiriak, Jose Luis Otamendiren poesia liburu berria

Asteazkena, 2019-03-06

Kapital publikoa liburutik bost urtera, bere ibilbideko zortzigarren poesia liburua dakarkigu Jose Luis Otamendik. Heldutasun mingarri, zorrotz eta hunkigarri batez idatzia da Disoluzio agiriak. Poetak berak dio, “Beste poesia molde bat behar du une honek” eta ideia horrek berdin balio du pertsonalerako zein kolektiborako. (Agazkia: Berria egunkariko albistea).

Gaur zortzi abiatuko da Loraldiaren bosgarren edizioa

Asteartea, 2019-03-05

Bosgarren urtez antolatu dute Loraldia jaialdia Bilbon. Martxoaren 12tik apirilaren 7ra bitarte, askotariko ikuskizunak, hitzaldiak, aurkezpenak eta abarrak izango dira hiriko hainbat txokotan. Hainbat arte adierazpide bilduko dituzte: artea, bertsolaritza, dantza, literatura, musika, antzerkia eta zinema. Albiste honetan, ordea, literaturarekin loturiko ekitaldiei erreparatu diegu.