Albisteak

2016ko elkarrizketei errepasoa

Ostirala, 2016-07-29

Astean behin berritzen dugu Gatzetan gordeak atala, elkarrizketa edo erreportaje batekin. Hamaika autorerekin mintzatu gara aurten; horren lekuko, hemen bildu dugun zerrenda. Elkarrizketaren bat oharkabean joan bazitzaizun, berriz irakurtzeko gogoz bazaude... Nahi izatera, egunotan digestioa egiteko aukera zabala. On egin!

Beste irakurgai batzuetarako amuak

Osteguna, 2016-07-28

Urte hasieratik hona, asko izan dira Amuak atalean proposatu dizkizuegun irakurgaiak eta erreferentziak. Albiste moduko honetan zerrendatu ditugu.

Asier Serrano eta Pako Aristiren 'Poesia Orduak'

Asteartea, 2016-07-26

Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak 'Poesia Orduak' errezitaldi sorta antolatu dute. Ohi bezala, Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan egingo dira bi saioak. Irailaren 9an ostirala Linbotarren itzalak ate ostean eta  irailaren 10ean larunbata Arrotz eta eder izeneko emanaldia.

Irakurrieran, denboraldi honetako saio guztiak

Asteartea, 2016-07-26

Euskal Idazleen Elkartearen eskutik entzun dezakegu Irakurrieran literatur irratsaioa, Bizkaia Irratian. Gotzon Barandiaranek eta Edorta Jimenezek artxibategi eskerga osatu dute irratsaioak martxan daramatzan zortzi urteetan. Jarraian entzun ditzakezue 2015eko urritik 2016ko uztailera egindako elkarrizketak.

Martxan da Parlantzua bloga

Ostirala, 2016-07-22

Parlantzua izeneko bloga jarri dute abian hainbat idazle eta euskaltzalek. Euskararen legebiltza honen helburua da "euskaldunok ahultzen gaituen edozein ekimenen bultzatzaile oro (talde, norbanako zein norbinako) neurri berean ahultzea". Parlamentariak: Idurre Alonson, Iņigo Arteatx, Koldo Izagirre, Iratxe Retolaza eta Bea Zabalondo.