Elkarrizketak

Asel Luzarragari elkarrizketa

Osteguna, 2010-11-18

Txalapartak kaleratu duen Utopiaren itzalak nobela irakurri berritan jo dugu Asel Luzarragarengana. Txilen atxilotua izan osteko esperientzia neurri batean atzean utzita bueltatu da Euskal Herrira. Liburuaren aurkezpenari loturik eskainitako elkarrizketei gehitu behar izan dizkie azkenaldian atxiloketari, anarkismoari eta maputxeei buruzkoak.

Asel Luzarragari elkarrizketa

''Neure burua zalantzan jartzea gustatzen zait''.

Ironia beltza. Hori etorri zitzaigun burura 'Utopiaren itzalak' liburua irakurri ostean, Asel Luzarragak Txileko atxiloaldian pairatu zuena jakinik. Ironia egilearen bosgarren nobela inoizko politikoena delako, inoiz baino argiago hitz egiten duelako munduari buruz duen ikuspegiaz, norbanakoaren zereginari buruz, kapitalismoa auto-suntsipenerako bidean laguntzeko beharrari buruz. Liburu hau editorearen eskuetan zelarik etorri zen bai Txilen bai Euskal Herrian jende ugarik salatu duen muntaia poliziala, liburu honek irakurlearengan gogoeta pizteko erronkari heltzeko pronto zelarik zabaldu zion boterearen amaraunak idazleari bere fereka beltza. Ironia diogu, gertatutakoa gertatuta ere Asel Luzarragarekin elkarrizketa umorez eta irribarretsu baino ezin delako egin.
'Iraultza posible ez bada, mendebaldeko demokrazia burgesek eta marxisten estatu totalitarioek iraultza posible oro ezinezko bihurtu badute, langileen benetako mugimendu aske eta bere kasa antolatu oro hil badute, langileengan ere burges bihurtzeko ametsa sortu badute, beste iraultza mota bat sortu behar da. Herri mailan jokatzea, Euskal Herrian edo beste edonon nork bere zilborrari begira jardutea, alferrekoa da. Mundua da aldatu beharrekoa, eta horretarako mundu mailako taulan jokatu behar da. Kapitalismoak bere egin ditu gizartearen armak, xurgatu egin ditu, 'demokratizatu'. Komunismo gorriak gauza bera egin du, estatalizatu egin ditu langileen xedeak, borrokak, ametsak, eta esku hutsik utzi ditu langileak eurak. Beraz, zergatik ez egin kapitalismoaren armak geure, hura deuseztatzeko?
(...)
Egunen batean, argi dago, gizarte neoliberala kolapsora iritsiko da. Gizartearen eta ekonomiaren kolapsora. Orduan baino ez dira kontzientziak berriro piztuko gure gizarte 'aberats' ustel eta berekoi honetan. Hondoa jo beharko dugu jendeak elkartasun zintzoa eta benetako askatasun nahia berreskura ditzan.
Asel Luzarraga, Utopiaren itzalak.
'Utopiaren itzalak' nobela agian inoiz idatzi duzun politikoena da. Zure bosgarrena izanik, nola iritsi zara puntu honetara?
Egia esan idazten hasi nintzenetik planteatu nuen apur bat horrela, nire ideiak apurka-apurka agertzen joatea. Hasierako nobeletan mezuak sartuz ulertu gura dituenarentzat, baina garrantzia ematen irakurleak harrapatzeko istorio erakargarriak egiteari. Irakurleak nire literaturan murgiltzen eta eroso sentitzen joan ahala ideologia dosi handiagoak ematen joan naiz.
Liburuan ez dugu kaleko testuinguruan ikusiko gizarteari buruz kontatzen dena, pertsona baten barne bilaketaren bidetik egingo da gogoeta. Hasieratik argi izan zenuen aukera da hori?
Bai, horrela nuen pentsatua. Batez ere Josu protagonistaren barneko prozesu hori da ardatza. Bestetik banuen buruan bera eta osaba Arturren arteko joko dialektikoa garatzea, baina gerora ez nintzen horretan hasieran pentsatu beste murgildu, errepikakorra suertatuko zela ikusi nuelako. Niretzat garrantzitsuena prozesua bera zen, Josuren bilakaeraren bitartez zabaldu nahi nuen hausnarketa eta gizartearen isla.
Narrazioan pisu handia du nolabaiteko irakasle-ikasle harremanak, modu bikoitzean gainera: osaba Artur eta oroimeneko Luismi daude Josuren beste muturrean. Zer nolako jokoa bilatu du duzu haiekin?
Orain arte ez dut inoiz esan baina Luismi omenaldi txiki bat da. Luismi izeneko irakasle bat eduki nuen eskolan, inoiz eduki dudan irakaslerik onena. Hamabost urte neuzkaneko garai gatazkatsu hartan, zeinean punkean bete betean sartuta nengoen, bera izan zen benetan nintzen lez aintzat hartu ninduen irakasle bakarrenetakoa, oso pertsona interesgarria. Luismi pertsonaiaren filosofiak zerikusia dauka irakasle hark zuenarekin. Bietan nabarmenena osaba Artur da nolanahi ere, itzaletatik argirako bide horretan Josuren hasierako nihilismotik zerbait eraikitzailera edo aktibismora bultzatzen duen pertsona. Artur litzateke Josuren bidaiaren motorra. Hala ere ez nuen Artur pertsona argia izaterik nahi, argilunak edukitzea eta batzuetan pertsonaia deserosoa izatea bilatu dut. Zenbaitetan ez dakizu ondo zer joko darabilen. Azken finean denok dauzkagu gure argilunak, gure tolesak, bizitza honetan inor ez gara ez zintzo-zintzoak ez gaizto-gaiztoak.
Josu pertsonaiaren barruan hainbat ahotsen arteko elkarbizitza dago, izendatu dituzu gainera: Kami, Josu, Kaze; iragana, oraina eta nolabaiteko etorkizuna. Nobelan zehar sarri aldatzen da narratzailearen ikuspuntua, hitz egiteko modua, erabilitako pertsona... zaila egin zaizu zatitutako barne mundu hori kudeatzea?
Ez dakit gero irakurle batek zelan interpretatuko duen, baina niretzat oso naturala izan da. Idatzi ahala momentuak eskatzen zidana egin nuen, horregatik tartekatu nituen esaterako hitano-zutano esaldiak. Bakoitzak bere ezaugarri propioak baditu ere ez nuen nahi erabateko zatiketa izatea, ahotsak batzuetan nahastu egiten dira. Josuren barneko zurrunbilo horren isla da nahasmen hori. Bide batez, hori neurri batean bazen Eskorbutori egindako omenaldi txiki bat ere, protagonistaren izenarekin batera: Josu Eskorbuto eta Eskizofrenia disko gogoangarria neuzkan gogoan. Josu pertsonaia eskizofrenikoa ez bada ere, ahotsen jolasarekin keinu bat egin nahi nion Eskizofrenia diskoari eta kantari.
Bigarren mailako pertsonaiek nolabaiteko ispilu jokoa osatzen dute, bakoitzetik ateratzen du Josuk bere buruaren isla. Horren arabera joan zara ehuntzen pertsonaien sarea?
Bai, erdiko pertsonaia Josu da, beste pertsonaien jokoa bere ikuspuntutik ikusten da. Amarekin zeukan harremana edo hartaz dakiena, deskubritzen joaten dena... iraganeko pertsonaia askok daukate garrantzia, euretako batzuk hilda daude eta iraganaren proiekzioa egiten dute. Josuk atzean utzi nahi du iragana, baina hark izan zituen gauza onak ere, bere momentuan aprobetxatu ez zituenak. Iraganari loturik dauzka bera nor den eta nor izan gura duen ezagutzen joateko ispiluak. Lauritarekin daukan harremanak ere laguntza handia ematen dio bai Arturrekiko harremanean zubia egiten bai sosegu apur bat ematen.
Josuren barne-mugimenduek eraman zaituzte hariak txirikordatzera, edo hasieratik zenuen argi gertaeren oinarrizko eskema?
Gauza batzuk argi nituen, Artur eta Josuren arteko harremana eta Arturren atzean ezkutatzen dena adibidez. Izan ere hor baitago mezu nagusia: gizartearen kolapso ekonomikoaren teoria, hura bideratzeko pertsonaiak eta harremanak ziren bitartekoak. Gero beste gauza asko etorri dira eta neure buruari eramaten utzi diot. Kiri bezalako pertsonaia batzuk hasieran pentsatuta ez neukan eginkizuna joan ziren hartzen, iraganeko mamuen itzala luzatzeko ziren elementuak ere pisua hartzen joan ziren heinean. Neurri handi batean intuizioari utzi diot gidatzen, bukaeran garrantzia daukaten gauza asko etorri ahala hartu nituen.
'Utopiaren itzalak' iaz Txilen atxilotu zintuztelarik ia maitua omen zenuen. Ironia handia dirudi gertatu zaizuna liburua irakurri ostean. Txileko etxeko atxiloaldian borobildu zenuen 'Utopiaren itzalak', gertatutako guztiak izan du eraginik azken emaitzan?
Kasualitate eta ironia latza izan zen, bai. Nik liburua iazko uztailean eman nuen bukatutzat, orduan bidali nion editoreari. Gero kartzelan nengoenean hasi ginen ikusten zelan egin edizio lana, azken zuzenketak eta beste. Etxeko atxiloaldian ostera egin genuen bakarra zuzenketak izan ziren, zalantza batzuk argitzen joan... ohiko edizio lana. Mamian ez dut ezer ukitu beraz gertatutakoak ez du islarik eduki, 'patuaren' ironia izan da (kar-kar).
Ironia latza diogu, izan ere liburuan badago 'erabatekotzat' ematen diren hitzak erlatibizatzeko joera, horien artean terrorismoa edo gaizkilea izatea zer den. 'Utopia' bera 'itzala'ri loturik ageri zaigu. Ahalegin kontzientea izan da hori?
Ni kontzeptu potolo eta erabateko guztiekin zalantza asko dauzkat. Neure burua zalantzan jartzea gustatzen zait beti. Gero normalean beti jarraitzen dut ildo beretik, baina gustukoa dut aukera hori edukitzea. Gure gizartean etengabe erabiltzen diren hitz batzuk, demokrazia eta terrorismoa esaterako, esanahiz guztiz hustuta daudela edo erabilera oso zehatz eta askotan maltzurra daukatela iruditzen zait. Horren atzean askotan dagoen hipokrisia ere biluztu nahi nuen apur bat, Arturren hitzen bitartez.
Narrazioa orain urte batzuetako Euskal Herrian kokatua dago, baina pentsamendu politikoa oso gaurkoa dirudi. Arturren gogoetek agian gehiago begiratzen diete XXI. mendeko erronka politikoen planteamenduei, garai hartan esaten zirenei baino. Pentsamendu politikoari dagokionez zein neurritan da 80ko eta 90eko hamarkada hasierako narrazio bat, zein neurritan gaur egungoa?
Nobela gaur egunetik dago pentsatuta. Idazten hasi nintzenean ez nekien gero krisialditzat saldu diguten egoera hau etorriko zenik. 2008a baino lehenago hasi nintzen idazten, kolapsoaren teoria buruan neukala. Hasierako zirriborroa egin nuenean ez nuen pentsatua hamarkada haietan kokatzea ere, baina gero pentsatu nuen perspektiba emateko atzera egitea ondo zegoela, gaur egun bizi duguna aspalditik daroagun bidetik datorrela ikusteko: neoliberalismoak ezarri duen bide ekonomikotik eta horren inguruan bizi izan ditugun edo pairatu ditugun politiketatik, hain zuzen ere. Bestetik atzera egiteak 80ko hamarkadari omenaldia egiteko balio zidan, baina erromantizismorik gabe. Nik izugarri maite dut garai hura, oso garrantzitsua izan zen nire bilakaeran, baina gauza ilun asko ere egon ziren. Horietako bat da droga bera, heroinak batez ere oso gogor jo zuen hemen. Garaia literarioki ere erakargarria egiten zitzaidan, batez ere 1992. urte seinalatu hori: olinpiadak, expo-a eta orduan batzuek ospatu zuten bostehun urteko genozidio indigena. Hor Laurita indigena pertsonaia da gakoa. Askotan paternalismo handiz jokatzen dugu hirugarren munduarekiko. Guztiz porrot eginda utzi ditugu hango herriak, guk eman dizkiegu eurak kakazteko edo lur jotzeko formulak, eta orain uste dugu geuk ere eman behar dizkiegula aurrera egitekoak. Baina formula bakarra, lehenengoa, euren burutik gure oina kentzea da. Eurei nahi duten bezala egiten uzten badiegu seguruenik asko edukiko dute guri irakasteko, eta seguruenik mundua aurrera ateratzeko bide askoz osasuntsuagoa izango da. Liburuak funtsean badauka ikuspegi bikoitz hori, garai hartan kokatua egonik ere gure garaiei begira dago sortua.
Musikaren arloan omenaldi ugari dago. Entzun dizugu inoiz Latinamerikan egon zarelarik Euskal Herriko 80ko hamarkadan bizitzearen sentsazioa izan duzula, urte batzuk atzera salto egitearen nolabaiteko sentipena. Izan du zerikusirik horrek liburua sortzerakoan?
Txilen, Temucon bizi izan dut hori, hango giroa momentu batzuetan 80ko hamarkadako Bilboko gaztetxekoa zirudien, orduko oroitzapen asko etortzen zitzaidan gogora. Garai hartako punkaren eztandak aztarna handiak utzi ditu nire nortasunean eta nire mundu ikuspegian, eta musikak horretan berebiziko garrantzia eduki zuen. Agian punkak nire ildo ideologikoa ere markatu zuen, anarkismora hurbiltzea eta gizartearekiko beste kezka moduko bat sentitzea. Ez dakit lehenagotik ote zegoen nire baitan hori, agian kezka horrek punkean aurkitu zuen ateratzeko bidea, edo agian punka entzuteak bideratu ninduen kezka hartara, ez dakit. Argi dagoena da garrantzia handia eduki zuela: gure gizartean belaunaldi oso bat markatu zuen eta kulturan eragin handia eduki zuen. Omenalditxoa egin diet hortaz nire musika-talde kuttun batzuei. Hiriko eta bazterreko poesia itzela dago hainbat talderen letretan.
Atxiloketaren kontuan ziur aski zerikusirik izango zuen zu idazlea izateak, maputxeen alde agertu izanak. Artea, sormena, literatura... eta 'konpromisoa' aipatzea tabua dirudi egun, belaunaldi batzuen itxi gabeko zauria, berridatzi beharreko eztabaida, modan egoteari utzi dion gaia. Nola lotzen dituzu 'idazlea' eta 'konprometitua', zer beste hitz topatu behar genuke bestela?
Nik uste dut kontua dela ia pertsona konprometituak garen ala ez. Pertsona konprometituak bagara berdin da idazle, musikari, margolari edo txirrindulari izatea. Lehenik eta behin ez bagara pertsona modura konprometituak, ez gara idazle, sukaldari edo igeltsero lez ere konprometituak izango. Nik uste dut norberaren baitan dagoela erabaki hori. Egia da hitz hori nahiko desgastatua egon dela, baina nik esango nuke edozein arlotan batez ere pertsona apur bat kontsekuenteak behar direla.
Hainbeste gauza bizi eta gertatu izanak edukiko du eraginik hurrengo liburuan?
Atxiloketa gertatu zenean banenbilen hurrengoa idazten, Utopiaren itzalak editatu bitartean baneukan nahiko aurreratuta zegoen beste lan bat. Prozesu hori etenda geratu zen poliziek nire ordenagailu, disko gogorrak, gauza guztiak eraman zituztenean. Ezin izan nuen lana jarraitu eta kartzelan bertan heldu nion lehendik pentsatua neukan proiektu bati. Baneukan gogoa egunen batean Araukanian bizi den egoeraren gaineko zerbait idazteko, bai errepresioaren berri emateko bai maputxeen munduaren errealitatea islatzeko. Gertatutakoak proiektua bizkortu zuen. Bestetik oraintxe hasiko naiz nik neuk lehen eskutik edo nire larruan bizitzen ari naizena nobela batean islatzen, fikzio modura ere jasotzen. Gertatutakoak eraman nau lehenago inoiz pentsatuko ez nuen erabaki bat hartzera: liburu bat erdaraz ere idaztera, fikziotik kanpo. Han gertatutako guztia kontatu eta salatu nahi dut, batez ere Txilen zabaltzeko baina munduko bazter guztietan errepresioaren biktimak direnentzat sortua, modu xume batean tresna izateko xedez. Liburu biekin nabil orain batera.
Irakurketen bitarteko bidaia eskaintzen da liburuan, zurearen bidaia propioaren isla da edo irakurleari luzatzen diozun proposamena?
Gehiago da proposamen bat. Alde batetik euskarak ia eredu literariorik ez zegoen garaiko, gure literatura asmatzen hasi zeneko izen batzuk ematen ditut. Bestetik eta batez ere, ikuspegi ideologikoak erabili nahi nituen interesgarriak izan daitezkeen beste iturri batzuk aipatzeko, gure gaur egungo mundua birplanteatzeko. Irakurlearengan interesa pizteko keinuak edo amuak dira, nahi izanez gero nik gehiegi esan gabe haietara jotzeko eta hortik edateko. Nik uste dut bai fikzioan bai pentsamendu politiko-filosofikoan egun ere asko dagoela ikasteko eta aplikatzeko.
Ironia garratza. Hori etorri zitzaigun burura Utopiaren itzalak liburua irakurri ostean, Asel Luzarragak Txileko atxiloaldian pairatu zuena jakinik. Ironia egilearen bosgarren nobela inoizko politikoena delako, inoiz baino argiago hitz egiten duelako munduari buruz duen ikuspegiaz, norbanakoaren zereginari buruz, kapitalismoa auto-suntsipenerako bidean laguntzeko beharrari buruz. Liburu hau editorearen eskuetan zelarik etorri zen bai Txilen bai Euskal Herrian jende ugarik salatu duen muntaia poliziala, liburu honek irakurlearengan gogoeta pizteko erronkari heltzeko pronto zelarik zabaldu zion boterearen amaraunak idazleari bere fereka beltza. Ironia diogu, gertatutakoa gertatuta ere Asel Luzarragarekin elkarrizketa umorez eta irribarretsu baino ezin delako egin.

'Iraultza posible ez bada, mendebaldeko demokrazia burgesek eta marxisten estatu totalitarioek iraultza posible oro ezinezko bihurtu badute, langileen benetako mugimendu aske eta bere kasa antolatu oro hil badute, langileengan ere burges bihurtzeko ametsa sortu badute, beste iraultza mota bat sortu behar da. Herri mailan jokatzea, Euskal Herrian edo beste edonon nork bere zilborrari begira jardutea, alferrekoa da. Mundua da aldatu beharrekoa, eta horretarako mundu mailako taulan jokatu behar da. Kapitalismoak bere egin ditu gizartearen armak, xurgatu egin ditu, 'demokratizatu'. Komunismo gorriak gauza bera egin du, estatalizatu egin ditu langileen xedeak, borrokak, ametsak, eta esku hutsik utzi ditu langileak eurak. Beraz, zergatik ez egin kapitalismoaren armak geure, hura deuseztatzeko?

(...)

Egunen batean, argi dago, gizarte neoliberala kolapsora iritsiko da. Gizartearen eta ekonomiaren kolapsora. Orduan baino ez dira kontzientziak berriro piztuko gure gizarte 'aberats' ustel eta berekoi honetan. Hondoa jo beharko dugu jendeak elkartasun zintzoa eta benetako askatasun nahia berreskura ditzan.

Asel Luzarraga, Utopiaren itzalak.

Utopiaren itzalak nobela agian inoiz idatzi duzun politikoena da. Zure bosgarrena izanik, nola iritsi zara puntu honetara?

Egia esan idazten hasi nintzenetik planteatu nuen apur bat horrela, nire ideiak apurka-apurka agertzen joatea. Hasierako nobeletan mezuak sartuz ulertu gura dituenarentzat, baina garrantzia ematen irakurleak harrapatzeko istorio erakargarriak egiteari. Irakurleak nire literaturan murgiltzen eta eroso sentitzen joan ahala ideologia dosi handiagoak ematen joan naiz.

Liburuan ez dugu kaleko testuinguruan ikusiko gizarteari buruz kontatzen dena, pertsona baten barne bilaketaren bidetik egingo da gogoeta. Hasieratik argi izan zenuen aukera da hori?

Bai, horrela nuen pentsatua. Batez ere Josu protagonistaren barneko prozesu hori da ardatza. Bestetik banuen buruan bera eta osaba Arturren arteko joko dialektikoa garatzea, baina gerora ez nintzen horretan hasieran pentsatu beste murgildu, errepikakorra suertatuko zela ikusi nuelako. Niretzat garrantzitsuena prozesua bera zen, Josuren bilakaeraren bitartez zabaldu nahi nuen hausnarketa eta gizartearen isla.

Narrazioan pisu handia du nolabaiteko irakasle-ikasle harremanak, modu bikoitzean gainera: osaba Artur eta oroimeneko Luismi daude Josuren beste muturrean. Zer nolako jokoa bilatu du duzu haiekin?

Orain arte ez dut inoiz esan baina Luismi omenaldi txiki bat da. Luismi izeneko irakasle bat eduki nuen eskolan, inoiz eduki dudan irakaslerik onena. Hamabost urte neuzkaneko garai gatazkatsu hartan, zeinean punkean bete betean sartuta nengoen, bera izan zen benetan nintzen lez aintzat hartu ninduen irakasle bakarrenetakoa, oso pertsona interesgarria. Luismi pertsonaiaren filosofiak zerikusia dauka irakasle hark zuenarekin. Bietan nabarmenena osaba Artur da nolanahi ere, itzaletatik argirako bide horretan Josuren hasierako nihilismotik zerbait eraikitzailera edo aktibismora bultzatzen duen pertsona. Artur litzateke Josuren bidaiaren motorra. Hala ere ez nuen Artur pertsona argia izaterik nahi, argilunak edukitzea eta batzuetan pertsonaia deserosoa izatea bilatu dut. Zenbaitetan ez dakizu ondo zer joko darabilen. Azken finean denok dauzkagu gure argilunak, gure tolesak, bizitza honetan inor ez gara ez zintzo-zintzoak ez gaizto-gaiztoak.

Josu pertsonaiaren barruan hainbat ahotsen arteko elkarbizitza dago, izendatu dituzu gainera: Kami, Josu, Kaze; iragana, oraina eta nolabaiteko etorkizuna. Nobelan zehar sarri aldatzen da narratzailearen ikuspuntua, hitz egiteko modua, erabilitako pertsona... zaila egin zaizu zatitutako barne mundu hori kudeatzea?

Ez dakit gero irakurle batek zelan interpretatuko duen, baina niretzat oso naturala izan da. Idatzi ahala momentuak eskatzen zidana egin nuen, horregatik tartekatu nituen esaterako hitano-zutano esaldiak. Bakoitzak bere ezaugarri propioak baditu ere ez nuen nahi erabateko zatiketa izatea, ahotsak batzuetan nahastu egiten dira. Josuren barneko zurrunbilo horren isla da nahasmen hori. Bide batez, hori neurri batean bazen Eskorbutori egindako omenaldi txiki bat ere, protagonistaren izenarekin batera: Josu Eskorbuto eta Eskizofrenia disko gogoangarria neuzkan gogoan. Josu pertsonaia eskizofrenikoa ez bada ere, ahotsen jolasarekin keinu bat egin nahi nion Eskizofrenia diskoari eta kantari.

Bigarren mailako pertsonaiek nolabaiteko ispilu jokoa osatzen dute, bakoitzetik ateratzen du Josuk bere buruaren isla. Horren arabera joan zara ehuntzen pertsonaien sarea?

Bai, erdiko pertsonaia Josu da, beste pertsonaien jokoa bere ikuspuntutik ikusten da. Amarekin zeukan harremana edo hartaz dakiena, deskubritzen joaten dena... iraganeko pertsonaia askok daukate garrantzia, euretako batzuk hilda daude eta iraganaren proiekzioa egiten dute. Josuk atzean utzi nahi du iragana, baina hark izan zituen gauza onak ere, bere momentuan aprobetxatu ez zituenak. Iraganari loturik dauzka bera nor den eta nor izan gura duen ezagutzen joateko ispiluak. Lauritarekin daukan harremanak ere laguntza handia ematen dio bai Arturrekiko harremanean zubia egiten bai sosegu apur bat ematen.

Josuren barne-mugimenduek eraman zaituzte hariak txirikordatzera, edo hasieratik zenuen argi gertaeren oinarrizko eskema?

Gauza batzuk argi nituen, Artur eta Josuren arteko harremana eta Arturren atzean ezkutatzen dena adibidez. Izan ere hor baitago mezu nagusia: gizartearen kolapso ekonomikoaren teoria, hura bideratzeko pertsonaiak eta harremanak ziren bitartekoak. Gero beste gauza asko etorri dira eta neure buruari eramaten utzi diot. Kiri bezalako pertsonaia batzuk hasieran pentsatuta ez neukan eginkizuna joan ziren hartzen, iraganeko mamuen itzala luzatzeko ziren elementuak ere pisua hartzen joan ziren heinean. Neurri handi batean intuizioari utzi diot gidatzen, bukaeran garrantzia daukaten gauza asko etorri ahala hartu nituen.

Utopiaren itzalak iaz Txilen atxilotu zintuztelarik ia maitua omen zenuen. Ironia handia dirudi gertatu zaizuna liburua irakurri ostean. Txilen etxeko atxiloaldian borobildu zenuen Utopiaren itzalak, gertatutako guztiak izan du eraginik azken emaitzan?

Kasualitate eta ironia latza izan zen, bai. Nik liburua iazko uztailean eman nuen bukatutzat, orduan bidali nion editoreari. Gero kartzelan nengoenean hasi ginen ikusten zelan egin edizio lana, azken zuzenketak eta beste. Etxeko atxiloaldian ostera egin genuen bakarra zuzenketak izan ziren, zalantza batzuk argitzen joan... ohiko edizio lana. Mamian ez dut ezer ukitu beraz gertatutakoak ez du islarik eduki, 'patuaren' ironia izan da (kar-kar).

Ironia diogu, izan ere liburuan badago 'erabatekotzat' ematen diren hitzak erlatibizatzeko joera, horien artean terrorismoa edo gaizkilea izatea zer den. 'Utopia' bera 'itzala'ri loturik ageri zaigu. Ahalegin kontzientea izan da hori?

Ni kontzeptu potolo eta erabateko guztiekin zalantza asko dauzkat. Neure burua zalantzan jartzea gustatzen zait beti. Gero normalean beti jarraitzen dut ildo beretik, baina gustukoa dut aukera hori edukitzea. Gure gizartean etengabe erabiltzen diren hitz batzuk, 'demokrazia' eta 'terrorismoa' esaterako, esanahiz guztiz hustuta daudela edo erabilera oso zehatz eta askotan maltzurra daukatela iruditzen zait. Horren atzean askotan dagoen hipokrisia ere biluztu nahi nuen apur bat, Arturren hitzen bitartez.

Narrazioa orain urte batzuetako Euskal Herrian kokatua dago, baina pentsamendu politikoa oso gaurkoa dirudi. Arturren gogoetek agian gehiago begiratzen diete XXI. mendeko erronka politikoen planteamenduei, garai hartan esaten zirenei baino. Pentsamendu politikoari dagokionez zein neurritan da 80ko eta 90eko hamarkada hasierako narrazio bat, zein neurritan gaur egungoa?

Nobela gaur egunetik dago pentsatuta. Idazten hasi nintzenean ez nekien gero krisialditzat saldu diguten egoera hau etorriko zenik. 2008a baino lehenago hasi nintzen idazten, kolapsoaren teoria buruan neukala. Hasierako zirriborroa egin nuenean ez nuen pentsatua hamarkada haietan kokatzea ere, baina gero pentsatu nuen perspektiba emateko atzera egitea ondo zegoela, gaur egun bizi duguna aspalditik daroagun bidetik datorrela ikusteko: neoliberalismoak ezarri duen bide ekonomikotik eta horren inguruan bizi izan ditugun edo pairatu ditugun politiketatik, hain zuzen ere. Bestetik atzera egiteak 80ko hamarkadari omenaldia egiteko balio zidan, baina erromantizismorik gabe. Nik izugarri maite dut garai hura, oso garrantzitsua izan zen nire bilakaeran, baina gauza ilun asko ere egon ziren. Horietako bat da droga bera, heroinak batez ere oso gogor jo zuen hemen. Garaia literarioki ere erakargarria egiten zitzaidan, batez ere 1992. urte seinalatu hori: olinpiadak, expo-a eta orduan batzuek ospatu zuten bostehun urteko genozidio indigena. Hor Laurita indigena pertsonaia da gakoa. Askotan paternalismo handiz jokatzen dugu hirugarren munduarekiko. Guztiz porrot eginda utzi ditugu hango herriak, guk eman dizkiegu eurak kakazteko edo lur jotzeko formulak, eta orain uste dugu geuk ere eman behar dizkiegula aurrera egitekoak. Baina formula bakarra, lehenengoa, euren burutik gure oina kentzea da. Eurei nahi duten bezala egiten uzten badiegu seguruenik asko edukiko dute guri irakasteko, eta seguruenik mundua aurrera ateratzeko bide askoz osasuntsuagoa izango da. Liburuak funtsean badauka ikuspegi bikoitz hori, garai hartan kokatua egonik ere gure garaiei begira dago sortua.

Musikaren arloan omenaldi ugari dago. Entzun dizugu inoiz Latinamerikan egon zarelarik Euskal Herriko 80ko hamarkadan bizitzearen sentsazioa izan duzula, urte batzuk atzera salto egitearen nolabaiteko sentipena. Izan du zerikusirik horrek liburua sortzerakoan?

Txilen, Temucon bizi izan dut hori, hango giroa momentu batzuetan 80ko hamarkadako Bilboko gaztetxekoa zirudien, orduko oroitzapen asko etortzen zitzaidan gogora. Garai hartako punkaren eztandak aztarna handiak utzi ditu nire nortasunean eta nire mundu ikuspegian, eta musikak horretan berebiziko garrantzia eduki zuen. Agian punkak nire ildo ideologikoa ere markatu zuen, anarkismora hurbiltzea eta gizartearekiko beste kezka moduko bat sentitzea. Ez dakit lehenagotik ote zegoen nire baitan hori, agian kezka horrek punkean aurkitu zuen ateratzeko bidea, edo agian punka entzuteak bideratu ninduen kezka hartara, ez dakit. Argi dagoena da garrantzia handia eduki zuela: gure gizartean belaunaldi oso bat markatu zuen eta kulturan eragin handia eduki zuen. Omenalditxoa egin diet hortaz nire musika-talde kuttun batzuei. Hiriko eta bazterreko poesia itzela dago hainbat talderen letretan.

Atxiloketaren kontuan ziur aski zerikusirik izango zuen zu idazlea izateak, maputxeen alde agertu izanak. Artea, sormena, literatura... eta 'konpromisoa' aipatzea tabua dirudi egun, belaunaldi batzuen itxi gabeko zauria, berridatzi beharreko eztabaida, modan egoteari utzi dion gaia. Nola lotzen dituzu 'idazlea' eta 'konprometitua', zer beste hitz topatu behar genuke bestela?

Nik uste dut kontua dela ia pertsona konprometituak garen ala ez. Pertsona konprometituak bagara berdin da idazle, musikari, margolari edo txirrindulari izatea. Lehenik eta behin ez bagara pertsona modura konprometituak, ez gara idazle, sukaldari edo igeltsero lez ere konprometituak izango. Nik uste dut norberaren baitan dagoela erabaki hori. Egia da hitz hori nahiko desgastatua egon dela, baina nik esango nuke edozein arlotan batez ere pertsona apur bat kontsekuenteak behar direla.

Hainbeste gauza bizi eta gertatu izanak edukiko du eraginik hurrengo liburuan?

Atxiloketa gertatu zenean banenbilen hurrengoa idazten, Utopiaren itzalak editatu bitartean baneukan nahiko aurreratuta zegoen beste lan bat. Prozesu hori etenda geratu zen poliziek nire ordenagailu, disko gogorrak, gauza guztiak eraman zituztenean. Ezin izan nuen lana jarraitu eta kartzelan bertan heldu nion lehendik pentsatua neukan proiektu bati. Baneukan gogoa egunen batean Araukanian bizi den egoeraren gaineko zerbait idazteko, bai errepresioaren berri emateko bai maputxeen munduaren errealitatea islatzeko. Gertatutakoak proiektua bizkortu zuen. Bestetik oraintxe hasiko naiz nik neuk lehen eskutik edo nire larruan bizitzen ari naizena nobela batean islatzen, fikzio modura ere jasotzen. Gertatutakoak eraman nau lehenago inoiz pentsatuko ez nuen erabaki bat hartzera: liburu bat erdaraz ere idaztera, fikziotik kanpo. Han gertatutako guztia kontatu eta salatu nahi dut, batez ere Txilen zabaltzeko baina munduko bazter guztietan errepresioaren biktimak direnentzat sortua, modu xume batean tresna izateko xedez. Liburu biekin nabil orain batera.

Irakurketen bitarteko bidaia eskaintzen da liburuan, zurearen bidaia propioaren isla da edo irakurleari luzatzen diozun proposamena?

Gehiago da proposamen bat. Alde batetik euskarak ia eredu literariorik ez zegoen garaiko, gure literatura asmatzen hasi zeneko izen batzuk ematen ditut. Bestetik eta batez ere, ikuspegi ideologikoak erabili nahi nituen interesgarriak izan daitezkeen beste iturri batzuk aipatzeko, gure gaur egungo mundua birplanteatzeko. Irakurlearengan interesa pizteko keinuak edo amuak dira, nahi izanez gero nik gehiegi esan gabe haietara jotzeko eta hortik edateko. Nik uste dut bai fikzioan bai pentsamendu politiko-filosofikoan egun ere asko dagoela ikasteko eta aplikatzeko.

Informazio osagarria:

Asel Luzarragaren bloga.

'Asel Askatu' ekimena.

Etxeko atxiloaldian elkarrizketa Testuketan-en.

Asel Luzarraga Arratsean irratsaioan.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)