Irratsaioak

Azken patriarka argitaratu du Txalapartak

Asteartea, 2017-01-17

Najat El Hachmi idazle katalanaren Azken patriarka eleberria argitaratu zuen abenduan Txalaparta argitaletxeak, Jexux Mari Zalakainek itzulia. 2008an argitaratu zen estreina nobela eta Ramon Llul saria eskuratu zuen. Durangoko Azokaren bueltan, Euskal Herrian izan zen idazlea eta hainbat elkarrizketa eskaini zituen.

"Atte Hil Aurretik" antzezlana estreinatuko du gaur Miren Tirapuk

Ostirala, 2017-01-13

Miren Tirapu aktoreak Beheko Larraine konpainia sortu eta Atte hil aurretik antzezlana saortu du. Tirapuk berak idatzi du obra, eta Maika Etxekopar izan du zuzendaritzan lagun. Gaur estreinatuko dute Zumaiako Aita Mari antzokian, eta ondoren Euskal Herriko hainbat espaziotan ikusi ahal izango da. Tirapuk berak eman dizkigu azalpenak ondoren irakurri dezakezuen elkarrizketan.

“Idazleak ez ezik, euskal sortzaile andana izanen dugu (H)ilbeltzan”

Osteguna, 2017-01-12

Datorren astelehenean hasiko da (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren inguruan Baztanen ospatuko den literatur astea. Protagonista nagusiak idazleak izango diren arren, bestelako kultur espresioetarako leku ere izango da egitarauan. Antolatzaileek aurtengo edizioaren inguruko xehetasunak eman dizkigute.

 

Beatriz Chivite: "Hiriak dira nire musak"

Blas De Otero Poesia Saria irabazi du

Asteazkena, 2017-01-11

Blas de Otero Poesia lehiaketako sariak abenduaren erdialdean banatu ziren. Euskarazko lan guztien artean, Beatriz Chivite (Iruñea, 1991) poeta gaztearen Biennale poemarioa gailendu zen. "Gazteok gaur egun daukagun nomada bizimodua" islatu du bere poemetan. "Praktikak eta lana atzerrian bilatu behar ditugu, familia eta adiskideak munduan zehar sakabanatuta dauzkagu, noraezean gabiltza".

Leire Bilbao: "Ekintza gutxi ditu ipuinak, eta barne gogoeta asko"

Pikondoaren balada ipuinarekin Lizardi Saria irabazi du

Asteartea, 2017-01-10

Sariketara hamahiru lan aurkeztu ziren, baina epaimahaiak Leire Bilbaorena (Ondarroa, 1978) nabarmendu zuen. "Hiru pertsonaia garrantzitsu daude, osaba Lukas, Martina narratzailea eta pikondoa bera", aitortu digunez. "Hirurak uztartzeko baliagarri suertatu zait poetikotasuna".