Irratsaioak

Hegaldi berri baterako prest

Osteguna, 2018-06-21

Egan literatura aldizkariak 70 urte bete ditu eta aro berri bati ekin dio. Aurrerantzean, Koro Segurola usurbildarrak egingo ditu zuzendari lanak.

Ana Vallés, teatro ikusezinaren ahotsa

Asteazkena, 2018-06-20

Ana Vallések Matarile konpainiarekin batera idatzitako lau testu topatzen ahal dira Ediciones Invasoras argitaletxeak publikatutako bilduman. Galiziako teatro independentearen ikur izan den taldearen lana ezin da hitzez bildu, baina azken urteetan eszenan landutako gaien nolabaiteko aurkibide bat eskaintzen du liburuak.

Bernardo Atxagak hasitako kontakizunari segida emateko aukera

Asteartea, 2018-06-19

BizkaIdatz sariketaren aurtengo edizioan, Bernardo Atxagaren Istripua kontakizunaren hasiera hartu beharko da abiaburutzat. Gaztelaniazko atalean, Itziar Mínguez Arnáizen Escape kontakizunarena. Lanak aurkezteko epea irailaren 20an amaituko da.

 

Maiatz aldizkariaren 66. zenbakia plazaratu dute

Osteguna, 2018-06-14

Kalean da Maiatz aldizkariaren udaberriko zenbakia. Ohiko kolaborazio, poema, narrazio eta itzulpenez gain, Joxan Artzeri hainbat idazlek idatzitako eskaintzek zabaldu dute aldizkaria.