Irratsaioak

"Itzal zaunka" liburuan oinarritutako kontzertu-irudikatua

Asteazkena, 2017-04-19

Itzal zaunka disko-liburu ilustratua dizplina artistiko ezberdinak lantzen dituzten hiru lagunen lanaren emaitza izan zen: Harkaitz Canoren testuak, Antton Olariagaren irudiak, Jexuxmai Lopetegiren kantak. Liburuan oinarritutako "kontzertu-irudikatua" eskainiko dute datozen asteetan, Jexuxmai eta Noizbehinka Bandaren musikarekin.

Hassanen amorrua euskarara

Asteartea, 2017-04-18

Yahya Hassanen danimarkarraren lehen poema-liburua argitaratu du Denonartean argitaletxeak, Juan Mari Mendizabalen itzulpenean: Yahya Hassan. Arrakasta handia bildu du hala Danimarkan nola nazioartean Hassanen lan honek. Irudia: Vegard Grøtt

Arpoilariaren gogoetak

Martxel Mariskalek Azken zakatzak (Susa) liburua plazaratu du

Asteazkena, 2017-04-12

Bizitzaren amaiera naiz batzuetan / zauria besteen arimetan. Hauskortasunaren doinua nagusitzen da bere mintzairan. Hitz-jarioa edozein unetan errendituko zaiola dirudi. Bere idazmoldea, ordea, irmoa da. Sakona. Poeta sendoarena bezalakoa. Arpoia tentuz darabilen arrantzalearen parekoa. Bizitzaren amaiera naiz batzuetan / zauria besteen arimetan / eta ustekabeko sendabidea / dardararik egiten ez duen / zalantzatan galtzen ez den / esku sinesgarria / noizean behin. 

XII. Artedrama topaketa apirilaren 17tik 22ra Aulestin

Asteartea, 2017-04-11

Euskarazko arte eszenikoen paisaian ezinbesteko pieza bilakatu da ADEL, Artedramak Aulestin duela hamabi urtetik antolatzen duen ekimena. Ohiko moduan, aurten ere formazioa antzerki-programazio betearekin uztartuko dute: sei egunetan zortzi euskarazko antzezlan ikusi ahal izango dira. (Argazkia: Hozkailua, Huts teatroaren antzezlan berria).