Irratsaioak

Udazkenean itzuliko da Miss Karaoke

Astelehena, 2017-09-25

Metrokoadroka Sormen Laborategiak eta Pez Limbo konpainiak elkarlanean eraiki dute Miss Karaoke antzezlana. Apirilean eman zuten estreinakoz Gasteizen, eta, horren ostean, beste behin baino ez dute antzeztu, Donostian. Udazkenarekin batera, ordea, oholtzara itzuliko dira.

Dani Maizen txanda

Ilustratzailearen Txokoan izango da abenduaren 10era arte

Ostirala, 2017-09-22

Komikigile eta marrazkigile gisa hasi zen lanean. Ilustrazioaren mundura lerratu zen ondoren. Dani Maiz irudigile bilbotarra da Donostiako Aiete Kultur Etxeko maizter berria.

Poesia, Xabier Leteri omen egiteko

Osteguna, 2017-09-21

Martxan da Xabier Lete Nazioarteko IV Poesia Lehiaketa, Lete zenaren omenez Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen poesia-lehiaketa. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 15era arte bidal ditzakete beren lanak.

Itzulpenez itzulpen, munduari itzulia

Asteazkena, 2017-09-20

Datorren astean, hilak 30 dituenean ospatzen da Itzultzaileen Nazioarteko Eguna. Horren harira, itzulpen-bira bat antolatu du EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak. Anjel Lertxundiren esaldi bat itzuli nahi dute ahalik eta hizkuntza gehienera.

Pentsamenduari azpildurak ateratzeko beharra

Astelehena, 2017-09-18

“Aforismo asko probokazioak dira. Pentsatzen jarraitzeko aitzakia”. Juan Kruz Igerabidek Labur txintan (Pamiela) liburuaren aurkezpenean esandako hitzak dira hauek. Idazketa prozesuan, ironia baliatu duela dio Adunako idazleak. "Uste dut liburu honetako aforismo denetan dela ironia puntu bat".