Irratsaioak

Aritz Gorrotxategi: "Oso ipuin sozialak dira"

Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria jaso berri du

Asteartea, 2016-09-27

Krisi ekonomikoa, langabezia, ustelkeria, kontzientzia arazoak, giza-harremanen krisia, denboraren herdoila edota belaunaldien arteko etena... Kutsu horretako ipuinekin irabazi du Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria. "Kontraesana dirudien arren, ipuinak 'pesimismo irribarretsu' halako batez blaituak daude", Aritz Gorrotxategik aditzera eman digunez. Abenduan emango dituzte ipuinok argitara.

Ińigo Astiz, Eric Dicharry eta Ixiar Rozas Hitzen Uberanen eskutik

Astelehena, 2016-09-26

Hiru idazleek “Hau ez da poeta bat (edo bai)” izeneko emanaldian parte hartuko dute. Emanaldiaren titulua Hitzen Uberaneko kideok proposatu diegu probokazio modura, eta erronkari erantzunez bakoitzak errezitaldi moduko pieza labur bat sortu du. Ekitaldi hau Hitzen Uberanek martxan daramazkin sei urteetan bidelagun izandako bidelagunei, kolaboratzaileei eta irakurleei esker ona adierazteko baliatu nahi dugu. Emanaldiaren ostean zizka-mizka egongo da, solasaldien lagun. Urriaren 6an 19:30ean Donostiako Kaxilda liburu-dendan.

Concetta Probanzaren lanak ikusgai Ilustratzaileen Txokoan

Abenduaren 11ra arte ikus daiteke erakusketa Aieteko Kultur Etxean, Donostian

Ostirala, 2016-09-23

2012ko urrian antolatu zuten estreinakoz Donostia Kulturak eta Galtzagorri Elkarteak egitasmo hau: Ilustratzaileen Txokoa. Helburua: ilustratzaileen lana aintzat hartzea etagizarteratzea. Orduz geroztik, hainbat ilustratzaileren lanak egon dira bertan ikusgai, besteak beste, Elena Odriozolarenak, Maite Gurrutxagarenak eta Iban Barrenetxearenak. Concetta Probanzaren txanda da orain.

"Jauzi" antzerki egunak antolatu dituzte Usurbilen

Osteguna, 2016-09-22

"Jauzi" izeneko antzerki egunak antolatu dituzte Usurbilen gaur hasi eta igandea bitarte, EHAZE elkartea eta herrian bertako antzerkilari eta antzerkizaleen eskutik. Ekitaldiz beteriko egitaraua izango da, haien artean iaz estreinaturiko Zerura eroria eta Putinen guardasola antzezlanak ikusteko aukera.

“Arrotz eta eder: poemak eta prosak”: emanaldia osorik ikusgai

Asteazkena, 2016-09-21

Euskal Idazleen Elkarteak Poesia Orduak ekimena antolatu zuen irailaren 9 eta 10ean Victoria Eugenia Clubean, Donostiako Euskal Jaien egitarauaren barruan. Hitzen Uberanen emanaldiak osorik jaso ditugu. Jarraian ikus dezakezue Pako Aristi eta Itziar Gomezen testuekin osatutako "Arrotz eta eder, poemak eta prosak" emanaldia.