Irratsaioak

Irakurrieran, azken elkarrizketak

Ostirala, 2016-05-27

Jon Alonso, Imanol Agirre (Loraldiari buruz), Unai Villena, Xabier Olarra eta Maite Agirre (Ulises-i buruz), Kattalin Miner (Ekhiñe Eizagirreren lanari buruz), Patxi Zubizarreta, Egoitz Zelaia, Joxean Agirre eta Harkaitz Cano elkarrizketatu dituzte azken asteetan Irakurrieran irratsaioan. Euskal Idazleen Elkartearen ekimenez emititzen da Irakurrieran irratsaioa Bizkaia Irratian. Gotzon Barandiaranek eta Edorta Jimenezek gidatzen dute saioa. Jarraian entzun ditzakezue aipatutako elkarrizketak.

Svetlana Aleksievitx helburu

Iker Sanchok nobel saridunaren liburu bat itzuliko du

Osteguna, 2016-05-26

Iaz, Suediako Akademiak Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiarrari eman zion Nobel Saria. Jokin Zaitegi Sariari esker, bere kronika liburu bat irakurri ahal izango dugu euskaraz. Okerrik ezean, 2017 urte hasieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Iker Sancho Insausti izango da itzultzailea, eta errusieratik ekarriko du euskarara.

Bakardadeari aurre egiteko bideak

Ostirala, 2016-05-20

Ohe hotzak eleberria argitaratu du Jon Ariza de Miguelek, Elkar argitaletxearen eskutik. Argumentua: aspaldi urrundutako eta hoztutako adiskide bati bigarren aukera ematea erabakitzen du protagonista. Berriz abiatutako harreman horri buruzkoak aletzen dira beraz, baina, baita ere, beste hainbat gairi buruzko gogoetak.