Irratsaioak

"Arraroa" albuma gailendu da Etxepare sarian

Osteguna, 2017-06-22

Ainara Azpiazu Aduriz eta Paula Estévez Del Diego egileek irabazi dute 2017ko Etxepare saria Arraroa albumarekin. Epaimahaiaren esanetan, "kolore biziek areagotu baino ez dute egiten lanari darion bizipoza”.

Historia hurbilaz idazteko beka

Osteguna, 2017-06-22

Tene Mujika beka sariak Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzea du xede. Debako Udala eta Elkar argitaletxea dira ekimen honen sustatzaileak. Proiektuak 2017ko abenduaren 11 arte bidal litezke helbide honetara: artxiboa@deba.eus. Lan irabazleak 6.000 euroko diru-laguntza jasoko du.

Ereindakoa plazaratzeko garaia

Asteartea, 2017-06-20

Udaberriaren azken mugan, liburu ugari plazaratu ditu Erein argitaletxeak. Amamaren graffitiak Toti Martinez de Lezeak helduentzat idatzi duen bakarrizketa modukoa, Dolores Redondoren bi nobela (Hori guztia emango dizut eta Zaindari ikusiezina), Filosofiaren defentsak izeneko saiakera-lan kolektiboa… Asier Osinalderen lehen ipuin liburua eta Tapio Koivukariren Ariasman nobelaren itzulpena aurkeztu zituzten aurreko astean. Labetik atera berri diren bi liburu hauetan erreparatu dugu.

Emakumea eta piztia, elkarren aliatu

Ostirala, 2017-06-16

Kalean da Eskafandra bildumaren bigarren zenbakia: Virginie Despentesen King Kong teoria euskaratu du Itziar Diaz de Ultzurrunek. Orain hamar urte argitaratu zen estreinakoz, baina orduz geroztik erreferentziazko liburu bihurtu da mugimendu feministaren barruan, Frantzian eta handik kanpo.