Irratsaioak

Irakurrieran, denboraldi honetako saio guztiak

Asteartea, 2016-07-26

Euskal Idazleen Elkartearen eskutik entzun dezakegu Irakurrieran literatur irratsaioa, Bizkaia Irratian. Gotzon Barandiaranek eta Edorta Jimenezek artxibategi eskerga osatu dute irratsaioak martxan daramatzan zortzi urteetan. Jarraian entzun ditzakezue 2015eko urritik 2016ko uztailera egindako elkarrizketak.

Martxan da Parlantzua bloga

Ostirala, 2016-07-22

Parlantzua izeneko bloga jarri dute abian hainbat idazle eta euskaltzalek. Euskararen legebiltza honen helburua da "euskaldunok ahultzen gaituen edozein ekimenen bultzatzaile oro (talde, norbanako zein norbinako) neurri berean ahultzea". Parlamentariak: Idurre Alonson, Ińigo Arteatx, Koldo Izagirre, Iratxe Retolaza eta Bea Zabalondo.

Eric Dicharry idazleak bloga jarri du martxan: 'So'

Osteguna, 2016-07-21

Eric Dicharry idazleak blog berria jarri du martxan, So izenekoa. Bertan ikusitako emanaldi, erakusketa eta instalazioen kronikak, artistei egindako elkarrizketak publikatu ditu batik bat. Jarraian irakurri dezakezuen elkarrizketa laburrean azaldu digunez, blog kolektiboa izateko xedez sortu da So.

Abuztuan Senperen "Hats-arte" erakusketan parte hartzeko deialdia

Asteartea, 2016-07-19

Senpereko Hatsa elkarteak ekimen berri bat jarri du martxan: "Hats-arte" izeneko poesia-arte erakusketa kolektiboa. Hatsa poesia bilduman parte hartu ohi duten lagunen artean zabaldu da lehenik eta behin parte hartzeko deialdia, baina edonork har dezake pare. Erakusketa abuztuko hiru asteburutan ikusi ahal izango da Senpereko Larraldea etxean, lanak berriz uztailaren 26a bitarte entregatu daitezke, Hatsakoekin harremanetan jarrita.

Abian da Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa

Astelehena, 2016-07-18

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 29. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Albiste honetan bildu ditugu lehiaketaren oinarriak. Iaz, halako bide luzea ospatzeko, edizio guztietako irabazleen ipuinak digitalizatu zituzten, eta hemen irakur daitezke.