Albisteak

"Gure hizkuntza gure oholtza" jardunaldia Bilbon

Ostirala, 2016-05-06

"Gure hizkuntza gure oholtza" izeneko jardunaldia antolatu dute Bilbon maiatzaren 14an. Euskarazko antzerkigintzako egile eta eragileek parte hartuko dute gogoeta saioetan, eta Amorante-ren kontzertuarekin emango diot amaiera egitarauari.

Ander Gartzia: "Aurrerantzean animatuko naiz gehiago idaztera"

Bizkaidatz lehiaketa irabazi berri du

Osteguna, 2016-05-05

Bizkaidatz lehiaketaren zortzigarren edizioan, Ander Gartzia Badiola nagusitu da. Kazetaria ogibidez, literatura idazteko denbora gutxi duela aitortu digu. Akaso horregatik hartu du saria poztasun handiarekin: “ez da ezeren mugarri izango, baina tira, bultzada txikitxo bat bada norbere burua animatzeko”.

Alaine Agirre: "Saria irabazi gabe ere idazten jarraituko nuke"

Ostiral honetan Literaktum jaialdian hartuko du parte

Asteazkena, 2016-05-04

Alaine Agirreren X hil da (Elkar, 2015) nobela laburrak Zilarrezko Euskadi Saria jaso du. Garai batean, liburu salduenak jasotzen zuen aipamen hau. Azkenaldian ordea, liburu saltzaileek eurek aukeratutako liburu interesgarrienak goraipatzeko baliatzen dute saria. “Irakurleek liburua bere egitea eta sentitzea da niretzat gauzarik ederrena, eta halako zerbait gertatzen ari dela esan daiteke”, Alaine Agirrek aditzera eman digunez. Joseba Jaka Beka sariaz ere hitz egin digu.

'Hitza bizi', idazketa sortzailea garatzeko tailerra

Uda partean egingo da Donostiako Miramar Jauregian

Asteartea, 2016-05-03

EHUko udako ikastaroen baitan, EHUko udako ikastaroen baitan, Hitza bizi izeneko sormen tailerra topatu dugu. Yolanda Arrietak zuzenduko du ikastaroa eta, berarekin batera, Aitziber Alonso ilustratzailea, Gotzon Barandiaran idazlea eta Rafa Rueda musikaria arituko dira irakasle lanetan. Maiatzaren 31 baino lehen ematen baduzu izena, matrikulazioa merkeago aterako zaizu.  Hitza bizi izeneko sormen tailerra topatu dugu. Yolanda Arrietak zuzenduko du ikastaroa eta, berarekin batera, Aitziber Alonso ilustratzailea, Gotzon Barandiaran idazlea eta Rafa Rueda musikaria arituko dira irakasle lanetan. Maiatzaren 31 baino lehen ematen baduzu izena, matrikulazioa merkeago aterako zaizu.

Hilabete sorkuntza Hendaiako Nekatoenean

Ostirala, 2016-04-29

Bosgarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko CPIEk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratu dituzte gazte literatura egonaldi bat antolatzeko, 2016an, Hendaiako Nekatoenean. Egonaldia euskal idazle guztiei zuzentzen zaie. Maiatzaren 17an amaituko da proiektuak aurkezteko epea. Honako albiste honetan bildu ditugu deialdiari buruzko xehetasun guztiak.